2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

Latindar Literatura, buru-mapak eta AulaBlog

Pasa den astean aulablog irakasle-taldeak formazio saioa garatu zuen.
Saio honetan 2.batxilergoko  Yurena Román  eta Izaskun Martinez ikasleek  parte hartu zuten.
Helburua zen  latindar lirikari buruzko buru-mapak egiteko prozedura azaldu eta baloratzea. Gure ikasleek eredu ona emanda,  spicynodes aplikazioa garatzeari ekin genion.


2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

NANOGUNEA, SAN TELMO eta ZIENTZIA MUSEOA egun batean

Fisika et Kimika Mintegiak Batxilergoko ikasleekin Donostian jarduera osagarri hau egiteko egin zuen proposamena,.
Haien programa zehatza zen. Lehenengo orduan Nangogunea bisitatu eta, handik atera bezain pronto,  Zientzia Museora igo elektrizitateari dagokion tailera eta bisita gidatua egiteko asmoz.
Latin ikasgaia lantzen dutenei proposamena luzatu zitzaien aldaketa batekin,  lehenego orduan San Telmo Museoan irreki berria zen erakusketa bisitatzea.
Letretakoen eta zientzietakoen arteko betiko banaketa elkarlanaren bidez konpodu omen da.