2019(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Elkar@bentura Ibaibe ikastexean

Abenduaren 9an DBH 4Ako ikasleek Elkar@bentura proiektuari hasiera eman diote, lehenengo topaketa trebatuz.
Simetria kontzeptuan oinarrituta, tximeletak sortu, moztu eta txukundu egin zituzten.Horren ostean, DBHko ikasleek HHko ikasleei azaldu zien nola koloreztatu eta tolestu k💢mek💥k🎈sak.

2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Durangoko Azokan egon gara!

Urtero bezala, aukera ederra izan dugu Durangoko Azoka bisitatzeko.
Abenduaren 5ean Batxilergoko 1. mailako ikasleak eta DBHko 4Bkoak bederatzi eta erdietan institututik atera ziren, eta, lau ordu eman zuten liburuez eta diskez disfrutatzen.
Honekin batera proposatutako ginkakana trebatu egin zuten. Frogatzeko zein ondo egon ziren hona hemen argazki bilduma.

2019(e)ko irailaren 20(a), ostirala

HIZKUNTZA PROIEKTUAri hasiera emanez

Gaur, Batzorde Pedagogikoan, gure hizkuntza proiektuari hasiera eman diogu, oinarrizko informazioa eta ideiak azalduz.
Lehendabizi, sortutako logotipoa proposatu ondoren,  Legeak zein ebazpenak proiektuari buruz jakinarazten diguna aipatu egin dugu.
Jarrarian, hizkuntza proiektuari dagozkion faseak eta haien kronograma aurkeztu egin ditugu.
Bukatzeko, hurrengo asteetan egingo ditugun jardueren berri eman dugu.
Hona hemen erabalitako materiala:

2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Ekainak 17, hirugarren topaketa El Pilar ikastetxean

Ikasturteari bukaera ederra emateko aukera paregabekoa izan dugu, El Pilar ikastetxean, Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dugulako.
Hasierako hamabost minutuak txokoak egokitzen eta LHko ikasleei azalpenak ematen igaro dira.
Hurrengo ordubete txokoz txoko ibili gara :
  • Orduak erlojuetan kokatzen
  • Gorputzarekin zenbaki kapikuak irudikatzen 
  • Adimen espaziala trebatzeko koloredun gomak luzatzen 
  • Segidak betetzen
  • Besoak eta hankak mugitzeko zenbaki bikoitiak eta bakoitiak erabiltzen
  • Logikari ekinez asmakizunak ebazten
Orain dela bost urte proiektu hau martxan jarri genuen, eta topaketa honetan, aurrekoetan bezala, bihotzez egiten dugunak ahaztezin bihurtzen gaituela ik💕si dugu.



2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

Mate@benturatzen Gurutzeta ikastetxean

Astearteko arratsaldean, Hauspoa dela eta, DBHko 2.,3, eta 4. mailetako hainbat ikasle Gurutzetako ikastetxeko LH-ko 2.mailako ikasleekin elkartu ziren Mate@bentura proiektua trebatzeko.
Oso esperientzia egokia gure ikasleek zeharkako konpetentziak indar ditzaten.
Topaketaren lehenengo aldian, gure ikasleek LHko ikasleei ulertazari diete zer den eta zertan datzan simetria eta, honekin batera, alfabetoa erabltzen dugunean, matematikari ekiten diogula azaldu diete.
Bigarren partean, tan-gram-ak eta kartesiar koordenatuak lan-ardatza izan dira.
Lan egiteko giro z😍ragarrian aritu dira eta elkarrengandik gogotsu ikasi dute.
Mila esker  Gurutzetako tutoreei eta ikasleei!

2019(e)ko otsailaren 12(a), asteartea

Hauspoaren bidez, Elkar@Bentura Gurutzeta ikastetxean

Atzo, arratsaldez, Hauspoa programan parte hartzen duten DBHko hogei ikasle Gurutzeta ikastetxeko bost urteko ikasleekin elkartu ziren Elkar@bentura proiektua garatzeko.
Taldeak osatu ostean, DBHko ikasleek HHko ikasleei bi jarduera proposatu zieten.
Lehenengoan, simetria kontzeptua lantzearekin batera, tximelatez b🌈tetako taldeko mosaikoa osatu zuten.
Bigarrenean, an🐧maliak txukundu, moztu eta tolestu ostean, komekokos-ak agertu dira; honek aukera ederra eman die elkarrziketak sortzeko, gure ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzeko.

Pozgarria izan da egindako lana.
                                 Mil💝 esker Gurutzetako HHko tutoreei eta ikasleei