2017(e)ko abenduaren 31(a), igandea

START INNOVA

Kaixo,
Gu 1. Batxillergo-ko letrazko  ikasleak gara eta ekonomia irakasgaian enpresa bat montatzeko proiektu bat lantzen ari gara, Start Innova izenekoa.
Gaur, 2017ko abenduaren 18an, goizeko 9:00eti 10:00etara, liburutegian, gure proiektuak Barakaldoko
alkatesaren eta kazetari baten aurrean aurkeztu ditugu. Haiekin proiektuari buruz hitz egin dugu, eta proposamen berriak aurkeztu dizkigute hauek hobetzeko.Gure ideiak, enpresentzako haurtzendegi zerbitzuetan eta ortopedia produktuen alokairuan oinarrituta daude . Gure ideiak ondo iruditu zaizkie, eta aurrera eramateko eta finalera ailegatzeko aukera dugula esan digute.

Oso esperientzia ona izan da; asko gustatu zaigu haiekin egotea eta ideiak partekatzea, baita gure proiektua zuzen zuzenean azaltzea ere. Hasieran oso urduri geunden, baina denbora pasa ahala, konfiantza hartu dugu eta haiekin oso gustura egon gara.

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

Bilboko Berreginen Museora bisita

3. DBHko ikasleak Errenazimentuko arteari buruzko proiektua egiten ari dira. Proiektu honen bukaeran ikasleek museo bateko gida lanak egin beharko dituzte, Errenazimentuko artean espezializaturiko gida bihurtuko dira, eta horretarako  estilo honen ezaugarri, obra eta artista nagusiak aztertzen ari dira. Museora joan ginen obra desberdinak ikusi, gaian sakondu eta lan hori nolakoa den ikusi ahal izateko. Bukatzean, ikasleek praktikara eraman beharko dute ikasitako guztia klasean aurkezpenak eginez.  

2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

PBL garatzen. Institututik IBAIBE ikastetxera

Latina ikasten aurten  hasi diren  ikasleak pasa den astelehenean Ibaibe ikastetxean 3 LHko ikasleekin elkartu ziren SI VIS DISCERE, DOCE izeneko PBL delakoa lantzeko. Lan ederra burutu zuten: grekolatindar mitologia azaldu eta ulertarazi ondoren, talde bakoitzak   lapb📘📙k bat    s🌞rm🌈n handiz  ekoiztu zuen.

2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

Elkar@bentura RONTEGI ikastetxean 3.topaketa

Ikasturtea amaitzear daukagu eta, honekin batera, Elkar@bentura proiketua ere baloratzeko unea ailegatu zaigu. Pasa den astelehenean burutu genuen Rontegi ikastetxean hirugarren topaketa eta horren ostean DBH 2Bko ikasleek galdetegi bat osatu dute haien iritzia jakinarazteko.
Hona hemen hainbat datu:
Rontegi ikastetxeak emandako harrera kontuan hartzen badugu,  %66,7-ak bost batekin baloratzen du eta %16,7 ak lau batekin baloratzen du.
HHko ikasleekiko harremanak baloratzerakoan,  %41,7ak, lau  proposatzen du, eta %33,3ak bost .
Hirugarren topaketa izan da gehien gustatu zaiena, %25ak lau batekin eta %75ak bost batekin.
Euskararen erabilerari dagokionez, %58,3-ak lau batekin baloratzen du eta %41,7ak bost batekin.
Datu hauek ez dute ezertarako balio Rontegin izan ditugu langutzaleekin gabe.
1💟💟💟 sk💖r, HHko tutoreei eta ikasleei!!

DBH 3 & KiMiKa trebatzen site batean

Ikasturteko laugarren ebaluazioan Kimika ikasgaia burutu dute  DBH 3 mailako ikasleek site bat osatzen.
Hori dela eta, lehendabiziz elkarlanean aritu dira informazioa bilatzen eta aukeratzen; hori eginda, informazioa egokitu eta sitean jorratu. Landutako gai nagusiak lau izan dira.
Ondorengo aurkezpenean egindako lanaren laburpena

2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

Elkar@Bentura Arteagabeitian

HIRUGARREN TOPAKETARI DAGOZKION IRUZKINAK
  • Hirugarren topaketa, besteak baino hobeto atera da. Lehenengo momentuan urduri jarri gara eta zer esango genuen ahaztu zitzaigun. Baina umeak ustean segurtasuna itzuli zitzaigun eta dena ederki egiten saiatu ginen. Umeak maitagarri portatu zalantzarik gabe errepikatuko genuke berriro ekintza hau. Galder eta Monika.
  • Guk sentitu dugu umeek oso ondo pasatu dutela eta asko poztu direla gu klasean sartzean. Gu autonomia handiarekin aritu gara momentu guztietan eta umeak maitasunez zaindu ditugu. Txokoetan guztiek parte hartu dute eta asko disfrutatu dugu umeek eta guk-geuk. Ziuraski topaketa hau ez dugula inork ahaztuko. ASIER ETA MIKEL 
  • Gu piratak izan gara eta oso ondo pasatu dugu. Dena den, onena izan da inprobisatu behar izan genuenean. Zein esperientzia polita! Zoritxarrez talde guztiekin ezin genuen borrokarena egin , denbora falta eta. AITOR eta IKER
  •  Guretzat oso esperientzia ona izan da, batez ere neska-mutilen irribarreak ikusi eta gero. Arazo bakarra izan da ez genuela denbora asko eman prestatu genuen guztia egiteko. Hiru edo lau joku besterik ez genituen egiten neska-mutil talde bakoitzarekin. Asko gustatu zaigu eman diguten azken agurra. Merendola oso ondo egon da azken agurra emateko. Beti gogoratuko dugu esperientzia polit hau. Espero dugu 3. mailan ere ekintza hau egitea. Alazne eta Itxaso
  • Umeek gure hasierako urduritasuna eta beldurra benetako poztasun eta ilusio bilakatu dituzte. Elkarri lagundu diogu eta gutariko bat galtzen bazen edo isilik geratzen bazen, besteak zerbait esaten zuen. Benetan baliogarri sentitu gara gure txokoa onena zela esan digutenean. Neska batek nire izena gogoratzean eta besarkada bat ematean berezi sentiarazi ninduen. Iraia Millán eta Enma Simón   

2017(e)ko ekainaren 10(a), larunbata

HEZKUNTZA PLANA gure institutuan

Orain dela hiru aste guk ez genekien zer zen HEZKUNTZA PLANA, ezta izena entzun ere.

Maila batzuetako hainbat ikaslek osatutako batzar batean, ikasketa kooperatiboaren teknika baten bitartez, aipatu dugun PLANA irakurri eta aztertu ondoren, ideia garrantzitsuak atera genituen. Hori zen gure lehenengo helburua: HEZKUNTZA PLANA ezagutzea.

Bigarren lana ikasleen geletan azaltzea zenez, aurkezpen digitala sortu ostean,  zer esango  genien prestatu eta ikasteari ekin genion.

Ikasle, guraso eta ESKOLA KONTSEILUAren aurrean azaltzea nahiko erraz eta baliagarri  egin zitzaigun,  beldur guztiak gainditu  eta geure buruaz harro sentitzen bukatu genuelako.

Onartu behar dugu talde guztietan oso ondo hartu gaituztela eta arreta handiz entzun digutela . Badirudi oso ondo azaldu geniela, saioaren amaieran oso galdera gutxi egin zizkigutelako. Dena den, bi galdera aipatu behar ditugu, 1. E ea Fkoek egindakoak. Galdetu ziguten nondik ateratzen genuen hainbeste ilusio eta zergatik ez ginen lotsatzen. Erantzun genien guk argi genuela orain egingo genuenak garrantzia izango zuela gure etorkizunean eta  gure gustuko lana lortuko bagenu inoiz ez genukeela lanik lantzat hartuko.

Mila esker ikasle guztioi gu hain ondo hartzeagatik eta irakasleei aukera hori eskeintzeagatik.

PAULA & XABI (2.B) UNAI & ENDIKA (2.C)  ENMA, UXUE & IRAIA (2.A)

2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

HIRUGARREN TOPAKETA mate@bentura ARTEAGABEITIA ikastetxean

Ikasturtea amaitzear daukagu eta, honekin batera, Mate@bentura proiketua ere baloratzeko unea ailegatu zaigu. Pasa den astean burutu genuean Arteagabeitia hirugarren topaketa eta horren ostean DBHko ikasleek galdetegi bat osatu dute haien iritzia jakinarazteko.
Hona hemen hainbat datu:
Arteagabeitia ikastetxeak emandako harrera kontuan hartzen badugu,  %55.6-ak bost batekin baloratzen du eta %44,4ak lau batekin baloratzen du.
LHko ikasleekiko harremanak baloratzerakoan,  %55,6ak, lau bat proposatzen du, eta %33.,3ak bost bat.
Hirugarren topaketa izan da gehien gustatu zaiena, %44,4ak lau batekin eta %55,6ak bost batekin.
Euskararen erabilerari dagokionez, %55.6-ak lau batekin baloratzen du eta %44,4ak bost batekin.
Argi dagoenez, banaketa orekatsu ateratzen da, baina zalantzarik gabe gehinezko baloreetan kokatuta geratzen dela Mate@bentura proiektua
1💙💚💜 sker, posible izatea egiten duzuen guztioi!


2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

Xake taldea

XAKE TALDEA

Eskola Kirola Xake hasierako kurtsoa proiektua 16 orduko ikastaroa da BXF-ko David Martinez monitorearekin:

  •  Urtarrilan hasi eta Maiatzan 23an amaitu, (asteartero 13.20-14.20)
  •  GEren sinaduraz, PT kirol arduraduna, zuzendaritza taldearen onarpenaz)

12 ikaslek hartu du parte, neska bat, DBHko 1 mailakoak guztiak
Oso harreman estua dugu Xake Gurutzeta Klubarekin (Ruben lehendakaria) baita Bizkaiko Xake Federakuntzaren (BXF) laguntzaz proiektua berriro egiteko aukera dugu.

2017(e)ko ekainaren 3(a), larunbata

MATE@bentura, hirugarren topaketa EL PILAR ikastetxean

El Pilar ikastetxean hirugarren topaketa maiatzaren 30ean garatu dugu. Gymatekana jarduerari ekin diogu, logika-matematika, adimen espaziala eta psikomotrizidtatea trebatuz. DBHko ikasleok bi taldetan banadu ginen: Frogatzaileak eta Laguntzaileak. Ni frogatzailea izan naiz eta nire txokoan logikaren bidez segidak osatu behar zituzten LHko ikasleek.IKER A.
EDIER hirugarren topaketa hau dibertigarriena izan da, ume berriak ezagutu ditudalako. Iker eta biok MARIA AGNESI talderaren laguntzaileak izan gara. IKER G. Hoberena umeekin lan egitea, uste dut gehien kostatu zaiena Segidak osatzeko txokoa izan dela.
ENEKO txokorik zailena non erlojuetan orduak kokatu behar izan zituzten, orratzekein nahasten ziren eta. OIHANE momenturik bereziena neska baten konfidantza lortzea, oso lotsatia zenez gero, apenas ez zuen hitz egiten.
NEREA F T gure taldeko umeentzako txokorik errezena gorputzareki zenbaki kapikuak egitea izan da, eta niretzat onen, agurtzerakoan,  haiek emandako besarkadak eta muxuak. CRISTINA txokoetara joan baino lehen umeei zer egingo zuten azaldu diegu.
JON asko gustatu zait laguntzailea izatea, txoko guztietatik pasatu behar dugulako. Eta garaileak izan garela ! RUBÉN txokorik errezena BIkoitia ala BAkoitia txokoa izan da, zenbakiak errrepasatzeaz gain hainbat mandatu bete behar zuten eta hor bai ederra pasatu dugu.
ALEX zailena txoko batetik beste batera joatea izan da, umeak korrika hasten ziren eta gero kosta egiten zitzaien arreta jartzea txokoaren azalpena  RIHAB lehenengo arazoa izan da pasahitza buruz ikastea, denbora luze eman dugu horretan.
 AINGERU gure taldeak NEWTON zuen izena eta froga guztiak egin eta gero, lortu dugu 31 puntu. ADRIÁN gehien kostatu zaiena koloredun ertzeak osatzea izan da.


2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

La Siebe Irratia - Sari banaketa

Aste azkenean esan genuen bezala, gaurko irratsaioa logo lehiaketaren irabazleak saritzeko erabili dugu. Hogeita hamar lanak jaso ondoren, irratikideek bi irakasleren laguntzarekin aurretik ezarritako irizpide batzuk jarraituz sei onenak aukeratu genituen, denek diploma bat jaso dute. Hauexek dira saririk gabe gelditu baina euren lan ederragatik diploma eraman dutenak:

Monika Da Cruz, Enma Simón eta Itxaso Gartiz.



Ondoren, motxila bat irabaziko zuten bi partaideak erabaki genituen, hirugarrena eta bigarrena alegia.

Lucia Damota eta Ainhoa Murillo.



Azkenik, musika mini kate irabazlea eta orduan gure irratiko logoa sortu zuen ikaslea adostu genuen. Puntu honetan, beharrezkoa da esatea, marrazki ederrak izan ditugula baina logo bezala ederki moldatzen zen lana IKER HERRANZ-ek egindakoa izan zela.

ZORIONAK IKER!!!!



Hiru onenak irratian zintzilik ditugu dagoeneko, eskerrik asko parte hartu duten guztiei:






2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

La Siebe Irratia - Logo lehiaketa

La Siebe irratiak hilabete batzuk daramatza lanean eta ganorazko irratiek bezala logo propioa izatea ezinbestekoa zela uste zuten irratikideek. Horregatik, logo original bat topatzeko lehiaketa sortzea erabaki zuten. Ikastetxeko edozein ikaslek parte hartzeko aukera zeukan eta epea bukatu denerako hogeita hamar bat lan jaso izan dira.

Ostiral honetan, maiatzak 5, atsedenaldi orduan, hiru irabazleak zeintzuk diren adieraziko da. Horretarako La Siebe irratiak irratsaio berezi bat prestatu egin du. Hiru irabazleen artean bik mendirako motxila jasoko dute eta batek, onenen artean onena, musika minikate bat. 

Hauexek dira ikasleek egindako lanak, beheko eraikineko sarreran daukazue erakusketa.

2017(e)ko apirilaren 30(a), igandea

Elkar@bentura IbaiBen bigarren topaketa

MARTXOAREN 28an Ibaibera joan ginen 5 urteko umeei ipuin klasikoak kontatzeko eta ekintza batzuk burutzeko.  CRISTINA BARAJA  
Ibaibera benetako magia ,ipuinetako magia eraman genuen  MIKEL BARRIOS 

Topaketa bi ataletan banatu genuen. Lehenengoz aurkezleak, magoa eta antzezlea aritu ziren. Bigarren topaketa garatu genuen. Lehenengoz liburuzka aurkeztu genuen gero ipuina kontau  ekintzak egin eta azkenik haiek etxean egin behar zuten fitxa eta poema eskeini genuen   SENDOA CHAVES


Lana prestatu genuen eta ordu asko eman genituen,errekreoak eta jantokikoak ere bai.  HUGO FERNÁNDEZ

Oso ondo sentitu nintzen, ikusten nuelako haiekin ikasi ahal dudala. IRAIA FUENTES
Nire ustez,proiektu hau lehenengoa baino gogorragoa izan da lan asko egin behar genuelako MARKEL HUMARAN