2021(e)ko maiatzaren 8(a), larunbata

LIBURUETAKO GYNKANA

 Lib📕r📖 n📙zi📚rteko eguna  jarduera berezi batekin ospatu dute DBH ko 4.mailako ikasleek.  Institutuko Irakurketa Plan garatzean, ikasleen inplikazioa eta protagonismoa areagotzea helburu nagusietako bat denez gero, jarduera honetan 20 ikasle gynkana bideratzeko arduradunak izan dira eta beste guztiak, hamabi taldetan bananduta, sei txoketatik pasatu dira probak trebatzen eta puntuak lortzen.


 


2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA PROIEKTUA II

GURE PLANETAREN HISTORIA - 4DBH

4. DBH-ko ikasleek gure planetako aro desberdinak aztertu dituzte eta bildutako informazio garrantzitsuena mural batean jarri dute. Hona hemen proiektuak: 

Geokronologia
kanbriaraurrea
Mesozoikoa
Paleozoikoa
Zenozoikoa


 GIZA ELIKADURA - 3DBH

3. DBH-ko ikasleek Giza elikadura landu dute gai honetan zehar, mantenugaiak, elikadura, gaixotasunak eta produktuen etiketak zehazki. Talde batzuk iragarki bat egin dute otordu perfektu bat aurkeztuz modu erakargarri batean, elikagaiari buruzko informazio zehatzarekin. Beste talde batzuk aldiz, sentzibilizazio-kanpainak egin dituzte malnutrizioak eragindako gaixotasunei eta elikaduraren jokaera asaldurei buruz. Azken taldeak dieta orekatu baten adibidea eman digu. Hona hemen proiektu batzuen adibideak: 

Otordu perfektuak 

Askari perfektua
Hamaiketako perfektua

Afari perfektua

Gosari perfektua




Afari perfektua
Hamiketako perfektua


Bazkari perfektua 



Gaixotasunak 

Jokaeran asaldurak

Jokaeran asaldurak

Malnutrizioa

Malnutrizioa


Dieta

2021(e)ko martxoaren 15(a), astelehena

BEGIRADA FEMINISTA ERAIKITZEN

 Martxoaren 11an aurten ere Josune Muñoz, Skolastika erakundearen arduraduna, gure institutuan egon da komikietan agertzen diren irudiek nolako mezuak bidaltzen dituzten argitzeko asmoz.

DBHko 4 mailako ikasleek feminismoaren inguruko tailerra egiteko aukera aparta izan dute.

Hasieran begirada sexista zertan datzan eta nolako ezaugarriak dituen adierazi digu eredu ugari aurkeztuz.

Jarraian begirada misoginoari buruzko iruzkina trebatu du, eta, amaitzeko, begirada feministak dakartzan proposamenak aipatu ditu.

 


2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

BIOLOGIA eta GEOLOGIA PROEIKTUAK I

3 eta 4 DBHn, Biologia eta Geologia ikasgaian proiektuen bidez lantzen gabiltza gai desberdinak. Helburu nagusia ikasleen partaidetza eta inplikazioa lantzea dugu,  lan kooperatiboaren bidez lan eginez. Gai bakoitza modu desberdin batean aurkeztu dute haien sormena eta gaitasun anitzak garatu ditzaten. Hilabe bakoitzean gai bateko proiektuak publikatuko ditugu, egindako lanak ikusi ditzazuen. 


DIGESTIO ETA ARNAS FUNTZIOAK - 3DBH

3. DBH-ko ikasleek Digestio aparatua eta Arnas aparatuaren anatomia eta funtzionamendua aztertu dituzte. Talde batzuk bi aparatu hauen anatomia maketa batzuen bitartez azaldu dute. Beste talde batzuk aparatu hauen funtzionamendua azaldu dute bideo batzuen bitartez. Azken taldeak irrati saio baten bidez aparatu hauekin erlazionatutako gaixotasun nagusi eta bizi ohitura osasungarriei buruz htz egin digute. Hona hemen proiektu batzuen adibideak: 

Arnas aparatuko Anatomia

Arnas aparatuko Anatomia

Digestio aparatuko Anatomia

Digestio aparatuko Anatomia


Digestio aparatuaren Funtzioa


Arnas aparatuaren Funtzioa 


Irrati Saioa


TEKTONIKA ETA ERLIEBEA - 4DBH

4. DBH-ko ikasleek Lurreko plaken tektonikak etagiten dituen erliebe eta mugimenduak aukeztu dituzte maketen bidez. Hona hemen proiektuen emaitzak: 

Dortsal ozeanikoa eta subdukzio eremua

Failak eta irlen sorrera

Rift kontinentala