2020(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 2020ko Euskaraldiaren baitan etorri zaigu aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskaraldiaren lemarekin bat eginez Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ospatu dugu aurtengo abenduaren 3a; pandemiak baldintzatuta egon bagara ere, 4. DBHko ikasleek batxilergoko ikasleentzat prestatutako gynkanan ederto pasa genuen!

Hemen daukazue egun berezi honetako laburpen bideoa ikusgai!

2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

Maitasun erromantikoa desmuntatzen

   Gaur hasiera eman diogu gure insititutuko aste feministari oso jarduera "intenso" batekin.
Josune Muñoz-en eletatik helduta, berrikuste ederra eman diegu maitasun err💝mantikoak luzatzen dizkigun iruzurrei. 
XIX mendeko literaturan agertzen ziren estere👰tipoak aztertu ondoren, gaur egungo literaturara eraman gaitu, nolako ereduak eta nolako estereotipoak mantentzen diren edo, hainbat kasuetan, okerrera egin diren. 
Bigarren partean, Josunek aurkeztu digun komiki bildumari esker, argi geratu da Literaturak ere ahaleginak egiten dituela maitasun erromatikoaren faltsukeriak eta pentsamolde kaltegarriak baztertzeko, joera eta jarrera berriak pr💛p💙stuz.


2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

La Basu-rekin poesia rapeatzen

Aurten institutuko Irakurketa Plana garatzen hasi gara. Proiektu honek dituen helburuetariko nagusi bat  gure ikasleentzat erakargarria izatea da.
Helburu garrantzitsu hori betetzeko asmoz, aste honetan DBHko 4. mailako ikasleek La Basu rap abeslariarekin tailer galanta trebatu dute.

Hasieran zer den Hip-Hop kultura eta kultura hau osatzen duten elementu teknikoak.
Nola hasi zen bera rap mundua ezagutzen eta nolako oztopoak gainditu behar izan zituen,emakumea izateagatik.
Hitz egin du erritmoaz, doinuaz, errimaz, musikaz, poesiaz; baita euskarari buruz ere. Hor mezu ederra eman digu: euskal rap arloan, bera  lehenengo emakumea izan zela; bidea ez dela izan erreza, baina esfortsuz eta kemenez lortu duela.


Mila 💥sker, Helena .. eta laster arte

2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

Aitor Arana idazlearekin berbetan

Otsaialaren 19an etorri zaitzaigun institutura Aitor Arana idazlea. Hori dela eta parada ederra izan dute DBHko  4.mailako ikasleek berari galderak egiteko eta bere erantzun bitxiak eta interesgarriak entzuteko.
Jarduera hau lotuta dago gure Irakurteka Planari, non helburu nagusien artean honako hau daukagu: 💥Eman diezaiegun aukera gure ikasleei irakurtzeko disfrutatzen eta disfrutatzeko irakurtzen💥

2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

GurasoEkin HauSpoa proiektua aurrera

KAIXO FAMILIAK:

Aurten hamaika bat ama bildu gara arratsalde batean euskara ikasteko Aitorrekin Hauspoa Tailerrean.
Oso talde polita osatu dugu eta lan ta lan ari gara.

GURASOAK ERE HAUSPOAN PARTAIDE !!

 
 

2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

OtsAilak 11, Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna

Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, 1A Batxilergoko ikasleek, aurreko asteetan Filosofia arloan emakume zientzalariei buruzko informazioa bilatu eta egokitu ondoren, beren ikaskideei aurkeztu diete.

Argi geratu da aukeratutako emakume guztiengandik  ikasi ahal dugula , ozpotoak gainditzen, akatsak kemen handiz zuzentzen, gogoz mundua hobetzen...🙋

2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

Tantaka EuskAraren EguNa ospatzen

Aurten Euskararen Eguna ospatzeko, aukeratu dugun leloa hauxe izan da:

TaNtAka EusKaraK gu edeRtuegiten GaiTu

Leleoarekin batera, lehiaketa ikasleei heldu zaie; Abenduaren hiruan talde bakoiztak leloari buruzko "argazkia" sortu du... Bilduma ederra izan da, Beraz, erabakitzea  nork merezi zuen 🏆 saria ez da oso erreza izan.

Lehaketarekin batera, 🎸 musika beti 🎵lagun ona,  txololate bero eta😋 gozo eta patioan jarduera sinb💧lik💧a , denok batera A3 ospatzen.