2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

Aitor Arana idazlearekin berbetan

Otsaialaren 19an etorri zaitzaigun institutura Aitor Arana idazlea. Hori dela eta parada ederra izan dute DBHko  4.mailako ikasleek berari galderak egiteko eta bere erantzun bitxiak eta interesgarriak entzuteko.
Jarduera hau lotuta dago gure Irakurteka Planari, non helburu nagusien artean honako hau daukagu: 💥Eman diezaiegun aukera gure ikasleei irakurtzeko disfrutatzen eta disfrutatzeko irakurtzen💥

2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

GurasoEkin HauSpoa proiektua aurrera

KAIXO FAMILIAK:

Aurten hamaika bat ama bildu gara arratsalde batean euskara ikasteko Aitorrekin Hauspoa Tailerrean.
Oso talde polita osatu dugu eta lan ta lan ari gara.

GURASOAK ERE HAUSPOAN PARTAIDE !!

 
 

2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

OtsAilak 11, Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna

Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, 1A Batxilergoko ikasleek, aurreko asteetan Filosofia arloan emakume zientzalariei buruzko informazioa bilatu eta egokitu ondoren, beren ikaskideei aurkeztu diete.

Argi geratu da aukeratutako emakume guztiengandik  ikasi ahal dugula , ozpotoak gainditzen, akatsak kemen handiz zuzentzen, gogoz mundua hobetzen...🙋