2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

STARTINNOVA, egindakoaz hitz egiten

Berrikuntza bultzatzeko asmoz Startinnova programan parte hartzea erabaki genuen ikasturte hasieran. 
Gaur aukera ederra izan dugu egindakoaz zein ikasitakoaz hitz egiteko gure babesleekin, Barakaldoko udaletxekoekin hain zuzen ere.
Eskertzekoa da egindako bisita eta adierazitako interesa.


  

SKI IRTEERA - VALDEZCARAY

Abenduaren 17an DBH 4. mailako eta GAOEko ikasleak Valdezcaray ski estaziora joan ginen. Irteera hau Gorputz Hezkuntzako Mintegiak programatu zuen, baina antolaketaren ardura GAOEko ikasleek hartu zuten, 2. ebaluazioaren proiektu bezala. Eguna oso ondo joan zen, eta irteeraren argazkiak hemen dauzkazue erakusgai.

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

NEREA ASTOREKA-k ekarritako maleta


Oso maleta berezia zen. 
Ipuinez, panpinez eta txontxongiloz beteta zegoen maleta ireki bezain pronto, panpinak aulkietan eserita, txontxongiloak lurrean etzanda eta ipuinak  ikasgela erdian pilatuta geratu ziren, ikasleen zain agian.
Horrelako hasiera  eman dio saioari. Dirudienez, entzuleen arreta erakartzea da ezinbesteko helburua.
Irakurbentura proiektua dela-eta, Nerea Astoreka DBH2B1 ikasgelan egon da. Ipuinak kontatzeko orduan hainbat aholku eta truko azaldu digu. Teknika eta bihotza elkartuz gero, ipuinak trebatzeak ikasleen formazioa hobetzen du arlo askotan, batez ere komunikazioan eta autonomian. Horretan gaude eta.

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

GABONAK MUNDUAN

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek munduan zehar nola ospatzen diren gabonak landu dute. Gai hau zuzenean dago lotuta AG21ko gai nagusiarekin, hau da Bioaniztasuna. Lehengo informazioa atera dute (euskera eta ingeleseko orduetan), eta gero informazio horrekin plastikako eta teknologiako orduetan panel bat osatu dute.


2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

BISITARIA - Maider Yabar

Pasadan abenduaren 4an Maider Yabar, Buruz Behera Zirku eta Antzerki Konpainiako kidea, DBH 3. mailako ikasleekin egon zen berriketan gure institutuan.



Baina, nor da Maider Yabar?
Maider Yabar zirku eta antzerki eskola ospetsuetan trebatu zen: Rio de Janeiro, Habana, Madril, Bordela, Tolosa, Okzitania…
1998tik aurrera profesionalki dihardu zirkuan eta antzerki zereginetan.
TtantakaVaiven eta Hika konpainietan ibibide luzea egin ondoren, Azulkillas Zirku eta Kale Antzerki Konpainia sortu, eta sei urtetan jardun zuen binakako lanetan.
Orain, abentura berri bati aurre egin nahian, bakarkako lanari ekin dio, testu antzerkia airezko akrobaziekin, pantomimarekin eta poesiarekin uztartzeko asmoz.


Adi!!!

Maider Yabarrek sari eta izendapen ugari jaso ditu bere ibilbide profesionalean zehar:
· Emakumezko antzerki aktorerik onena izendatu zuen Euskal Aktoreen Batasunak 2000. urtean, Vaivén Producciones taldearen Sinvergüenzas/Lotsa gabe obran interpretatu zuen pertsonaiagatik.
· Donostia Saria 2001, euskaraz antzertutako obra onenari: Sinvergüenzas/Lotsa gabe, Vaivén Producciones.
· Euskal Konpainiarik Onena saria Azulkillas Konpainiari, Leioako Off jaialdian 2005. urtean: Encubando la luna.
· Azulkillas Konpainiarekin Golfes Circ e la Fira de Circ de Trapezi Vilanova i la Geltru 2006 saria.





Eskerrik asko Maider gurekin egoteagatik!!!




2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

IRAKURBENTURA PROIEKTUA, lehenengo topaketa

Ikasturte hasieran DBH 2B1ko ikasleei HH-LH ikastetxe batean irakurmenari dagozkion hainbat jarduera garatzea proposatu genien euskara irakasleok.

Ikas-proiektu honek  ikasleen euskararen ezagutza eta erabilera hobetzea du helburu nagusia.
Lehenengo topaketa euskararen egunean izan zen.



2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Latindar Literatura gure eskuetan



Normalkuntza Batzordeak, euskararen eguna kontuan hartuz, akrostikoak ekoizteko  heldutako jarduera didaktikoa lantzea Latin ikasgaia egiten duten ikasleekin adostu ondoren, lana banatzea datorkigu.

DBHko 4.mailakoek markoak eta haiserako letrak txukundu egin dituzte eta 2. mailako Batxilergoko ikasleek testua egokitu, idatzi eta institutoko atarian kokatzeari ekin diote. Hona hemen elkarlan honen emaitza:  

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

DBH 1D2 IKASLEEK EGINDAKO AKROSTIKOAK

Normalkuntza batzordetik proposatutako jarduera didaktiko baten bidez euskararen egunari  gure hitz bereziak eskaini dizkiogu.
Jarduera honek  oinarrizko konpetentziak trebatzeko balio du. Ikasleek, idazmena lantzeaz gain, aukeratutako informazioa egokitu eta drive aplikazioa erabili behar izan dute. Honekin batera, binaka lan egin dutenek ekoizpena elkarrekin adostu behar izan dute.


KIMIKA HITZEZ HITZ

Normalkuntza Batzordetik sortutako proposamenari kasu eginez, Kimika ikasgaia lantzen duten ikasleek elementu kimiko batzuei buruzko akrostikoak burutu dituzte.

Hona hemen guztion artean egindakoa.


2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

ZIENTZIAREKIN JOLASEAN! NOBEL SARIDUNENEKIKO TOPAKETA


Urriaren 3an Gurutzeta BHI ikastetxetik, Fisika-Kimika mintegiko Ainhoa Lopez irakaslea eta Batxilergoko 5 ikasle, Bizkaia Aretoan Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatutako top@DIPC
- Zientziarekin solasean! topaketaren ediziora joan ginen; alegia, Nobel saridunen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketara.

Topaketa hauen helburu nagusia zientzia- eta teknologia-ikasketei begirako bokazioa sustatzea denez, batxilergo zientifikoa ikasten ari diren 5 ikasle eramatea erabaki zen: Zuriñe García, Ibone López, Iñigo
Martino, Ane Rodriguez eta Anne San Roman.

Bilboko topaketan Dudley HERSCHBACH kimikaria eta Sir John PENDRY fisikaria izan genituen, eta Pedro M. Etxenike ere, topaketaren moderatzaile edo aurkezle aritu zen. Gonbidatutako zientzialariek
lehen pertsonan hitz egin zuten zientziarekin eta ikerketarekin lotuta duten pasioari buruz.
Dudley HERSCHBACH zientzialaria Kalifornian jaioa da eta hainbat espezietako atomoek eta molekulek talka egitea eta erreakzionatzea ahalbidetu zuen aparatu bat asmatu zuen 1959an. Gai horretan egindako
lanengatik 1986an Kimika Nobel Saria eman zioten.

Sir John PENDRY zientzialaria Ingalaterran jaioa da eta fotonikarekin erlazionatutako proiektuetan lan egiten du. Material artifizilekin lan egin du, lehenengo “ikusezintasun-kapa” lortuz besteak beste.
Bi zientzialariek, oso gustura erantzun zieten bertan izandako ikasleek  bizipenen eta ibilbide profesionalaren gainean egindako galderei; bai areto barruan, bai atsedenaldian aurrez aurre, argazkiak
ateratzeko edo sinatzeko inongo trabarik jarri gabe. Oso jende hurbila dira bene-benetan.
Hurrengo ikasturtean topaketa hauek antolatzen badira, ia ze ikaslek duten bertara joateko aukera!!!

AINHOA LOPEZ





Ab3nduan, pil-pilean

Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, aurreko ikasturteetan bezala, gure institutoko atariak apaindu ditugu.
Batean mezu bereziz betetako zuhaitza daukagu; bestean, aurten aukeratutako leloaren ondoan, Arteagabeitia ikastetxetik etorritako pinpilipausak eta hainbat arlori dagozkion akrostikoak.

Kultura garatzeak gizaki egiten omen gaitu, baita kultura hedatzeak eta partekatzeak ere. Azken biak askoz errezago dauzkagu teknologia berriei esker. Izan ere, hauxe da blog honen asmoa: eskola garapenari dagokiona zabaltzea eta konpartitzea.

B. Etxepare birmoldatuz, euskararen eguna denez,
         gure bloga jalgi adi mundura!

2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Argazkiak






Euskararen Eguna 4D1 eta 4D2 taldeak - Euskara "Pil-Pilean"

Gorputz Heziketa Mintegian DBH 4. mailako ikasleekin "Gorputz Adierazpena" unitate didaktikoa lantzen egon gara. Bertan, "mimo"-aren inguruko teknikak  jorratzen egon gara azkenengo saioetan, eta amaierako ekimena "Euskararen Eguna"-ri begira honako bideo hau egitea izan da.




Euskararen Eguna 2013 - Gurutzeta BHI (Batxilergo 1eko ikasleak)

Batxilergoko 1. mailako ikasleak "Akrosport" inguruko irudi akrobatikoak lantzen egon dira azkenengo saioetan. Ikasleek, lau irudi landu eta batu egin behar zituzten, eta Euskararen Egunarekin erlazionatu egin behar zuten. Amaieran, bideo montaia egin dugu sortu diren irudi ederrenekin.