2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA PROIEKTUA II

GURE PLANETAREN HISTORIA - 4DBH

4. DBH-ko ikasleek gure planetako aro desberdinak aztertu dituzte eta bildutako informazio garrantzitsuena mural batean jarri dute. Hona hemen proiektuak: 

Geokronologia
kanbriaraurrea
Mesozoikoa
Paleozoikoa
Zenozoikoa


 GIZA ELIKADURA - 3DBH

3. DBH-ko ikasleek Giza elikadura landu dute gai honetan zehar, mantenugaiak, elikadura, gaixotasunak eta produktuen etiketak zehazki. Talde batzuk iragarki bat egin dute otordu perfektu bat aurkeztuz modu erakargarri batean, elikagaiari buruzko informazio zehatzarekin. Beste talde batzuk aldiz, sentzibilizazio-kanpainak egin dituzte malnutrizioak eragindako gaixotasunei eta elikaduraren jokaera asaldurei buruz. Azken taldeak dieta orekatu baten adibidea eman digu. Hona hemen proiektu batzuen adibideak: 

Otordu perfektuak 

Askari perfektua
Hamaiketako perfektua

Afari perfektua

Gosari perfektua




Afari perfektua
Hamiketako perfektua


Bazkari perfektua 



Gaixotasunak 

Jokaeran asaldurak

Jokaeran asaldurak

Malnutrizioa

Malnutrizioa


Dieta

2021(e)ko martxoaren 15(a), astelehena

BEGIRADA FEMINISTA ERAIKITZEN

 Martxoaren 11an aurten ere Josune Muñoz, Skolastika erakundearen arduraduna, gure institutuan egon da komikietan agertzen diren irudiek nolako mezuak bidaltzen dituzten argitzeko asmoz.

DBHko 4 mailako ikasleek feminismoaren inguruko tailerra egiteko aukera aparta izan dute.

Hasieran begirada sexista zertan datzan eta nolako ezaugarriak dituen adierazi digu eredu ugari aurkeztuz.

Jarraian begirada misoginoari buruzko iruzkina trebatu du, eta, amaitzeko, begirada feministak dakartzan proposamenak aipatu ditu.