2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

Mate@bentura El Pilar ikastetxean

Abenduaren 10ean DBHko 4B-ko ikasleak El Pilar ikatsetxeko LH-ko 2.mailako ikasleekin elkartu ziren Mate@bentura proiektuari hasiera berria emanez.
Ordubete eta erdia ber🕙hala igaro zen ondorengo jarduerak burutzen:
  • Simetriak landu ondoren, hexagonak kolorez eta informazioz bete dituzte LH-ko ikasleek.
  • Braille alfabetoaren sorrera entzun ostean, taldeko leloa  Braile eratan idatzi eta taldeko mosaikoa egokitu.
  • Kartesiar koordenatuak erabiltzen ikasi eta pertsonaia misteriotsuak konpondu dituzte
  • Bukatzeko, tan-gramaz irudiak trebezia handiz sortu dituzte. 

2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

ELKAR@BENTURA, hirugarren topaketa

Atzo, ekainaren 20a,  DBHko ikasleentzat ikasturte honen azken eguna izateaz gain, DBHko2Akoek betirako gogoratuko duten eguna izango da.
Elkar@bentura hirugarren topaketa garatu zuten Ibaibe ikastetxean.
Topaketa honek dituen helburu nagusiak honako hauek dira:
- Autonomiaz txokoak bideratzea.
- HHko ikasleen elkarlana kudeateza
- Ardura eta kemena ardieraztea

2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

ADN-ari dagokiona DBHko 4koaren eskutik

Bio-Geoko 4.mailakoek egindako bideoa sarrera honetan ikus daiteke.
Klasean landutakoa bideo batean azaldu behar zuten eta gelakide guztiek parte hartu behar zuten lanean.
Bertan ADNaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena azaltzen dituzte.
ADNak gordetzen duen informazioa zelan bikoizten den eta  informazio hori, proteina zelan bilakatzen den azaltzen da.

NUTRIZIO SISTEMA DBH 3Bkoen eskutik

Nutrizio funtzioa hobeto ulertzeko , DBHko 3 Bko ikasleek funtzio horretan parte hartzen duten lau aparatuei buruzko bideoak egin dituzte. 
Nutrizio ez baita bakarrik elikagaiak liseritu, mantenugaiak eta oxigenoa zeluletara eraman behar dira eta hondakin metabolikoak eta CO2a zeluletatik eta gorputzetik kanporatuak izan behar dira. 
Hori guztia burutu ahal izateko digestio aparatua, arnas aparatua, iraitz aparatua eta zirkulazio aparatuak beharrrezkoa ditugu, hau da, nutrizio funztioa burutzeko beharrezkoak diren 4 aparatuak.




2018(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

J.R.Jiménez ikastetxean, mate@Bentura

Orain dela hiru ikasturte Mate@bentura proiektua J.R. Jiménez ikastetxean martxan jarri genuen. Gaur goizean ikasturte honi dagokion hirugarren topaketa garatu dute DBHko 3D eta 4C ikasleek.
Topaketa honetan sei txokotan aukera anitz daukate ikasleek mat🎆trebetasuna praktikan jartzeko.
Bi txokotan zenbakiak birpasatu ahala psikom🎽trizidade ariketak lantzen dituzte; beste bitan penstatzeko estrat👌giak lantzeko dituzte, hainbat asm💡kizun eta segida osatzen, beste txoko batean orduak erl⏰juetan idatzi dituzte, eta, seigarren txokoan adimen esp📌ziala trebatu dute.
Egun  ederra ondo pasatzeko eta asko ikasteko elkarreng💖ndik

2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

Mate@bentura, EL Pilar ikastetxean, hirugarrena

Gaur DBHko 3Ako ikasleek Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dute.
Abentura guztietan gertatzen den bezala, ozt🌁poak gainditu, gorab🌂herei aurre egin eta arr⛆sku anitz ekidin ostean, txokoetan proposatutako fr👍gei esker, primeran pasatu eta asko ik💪si dugu guztiok elkarr💗ngandik.


2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

BaTXileRGoKoEI agurra

Ikasturtea bukatzear daukagu...eta, Bigarren Batxilergoko ikasleak agurtzeko unea ailegatu zaigu.
Aurreko ostegunean, maiatzaren 24an, ikasleak, familiak eta irakasleak elkartzeko aukera ederra suertatu zitzaigun. 
Elkarrekin izandako garaia bihotzean g💝rde, eta, hemendik aurrera sortuko zaizuen ibilibidea ilusio handiz eta kemen💪z bete dezazuela.

2018(e)ko apirilaren 21(a), larunbata

Irakurzaletasuna sustatzeko topaketa

Hurbil daukagu Lib📚ru Nazioarteko Eguna. Egun hori kontuan izanez, eta, batez ere, berdinen arteko tutoretza estrategiari lehentasuna emanez, atzo DBHko 3. mailako  24 ikaslek Rontegi ikastetxeko LH-ko 1.go mailako ikasle guztiekin eskola jarduera burutu dute. 
Rontegi ikastetxearen Argitxo maskota aintzakotzat hartuta, beste lau izaki magikoei buruzko informazioa irakurri eta trebatu dute elkarrekin. Irakurketa bideratzeko prozesua hiru ataletan antolatu dute:
  • IR⌛KURRI BAINO LEHEN, lex🔑koa bermatzeari ekin diote.
  • IRAk📌rri bitartean, ul💮rmen galderen bidez informazioa trebatu dute.
  • IRAKurr📎 ond⏰ren, izakiei dagokien informazioa konparatu eta ezberdindu dute.
Topaketaren bigarren partean, eskulana lantzea proposatu diete LH-ko mailakoei.
Horrela ortz🌈dar ederr🌈tan irakurtzeko leloak txukundu dituzte.
1💝💚💜sker 
esperientzia hau aurrera eramateko aukera eman digutenei!


2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata

ELKAR@bentura, bigarren topaketa IBAIBEn

Martxoaren 20an Ibaibe ikastetxean DBHko 2Ako ikasleek Elkar@bentura bigarren topaketa garatu dute.
UNAX Umeei ekintzak azaltzean ziurtasuna sentitu nuen, esan behar nuena ondo landuta neukan eta.
NATALIA Umeen artean nabaria zen ADISKIDET💝SUNA, ume bati zeozer gertatuz gero, azkar joaten ziren laguntzera eta elkar beti maitasun handiz tratazen dute.
ERICK N. Esfortzu handia egin dut umeek arretaz niri kasu egin ziezadaten.
IZARO  Ooso harro sentitzen naiz proposatutako guztia protestatu gabe egin zutelako
HARITZ  trebetasuna areagotu dut euskaraz egitean
SEBAS ez nuen espero umeek horrelako gauzak egiteko ahalmena izatea 
ALEX gure ipuinak eta magia ikustean, zein ondo pasatu dut👌n, zoragarria izan da. 
ALAZNE Asko disfrutatu dut bigarren topaketa hoentan, baina hurregoan gehiago eta hobeto  

 

2018(e)ko martxoaren 18(a), igandea

RONTEGI ikastetxean, "Si vis discere, doce" Proiektua

Martxoaren 16an, Latin ikasgaiari dagokion adinen arteko proiektua, Si vis discere, doce izenekoa, Rontegi ikastetxeko LHko 2.mailako ikasleekin garatu dugu.
Mitologiari buruzko azalpena eman ondoren, grafiko baten gainean bai irudiak bai hitz gakoak kokatuz, LHko ikasleek ikasitakoa ziurtatu dute.
Jarraian, planeteen izenak birpasatu ahala, ezaugarriak eta bitxikeriak azaldu dizkiegu. Momentu honetan, gehiago jakiteko nahia baieztu egin da.
Azalpen atala bukatzeko, proeiktu honek duen helburu nagusia, zergatik daukete planetek daukaten izena ulertaraztea.
Amaiera berezia saoiari emateko asmoz, talde bakoitzak lapbook txikia osatu du, lan ederra egin👍z

2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

Martxoaren 14a, 3,14 zenbakiaren eguna

    KAIXO, gu 4Cko ikasleak gara eta zer egin dugun matematika eta euskara klaseetan  kontatuko diegu  TANIA & MAITENA
UNAI En clase de matemáticas y euskera hemos preparado unos carteles para el día internacional del número PI
NAYELI William Jones matematikariak proposatu zuen urtearen hirugarren hilaren 14an PI eguna ospatzea,  zenbakiaren lehenengo hiru zifrez osatzen den data.
ASIER   Además esta fecha también coincide con el nacimiento de Albert Einstein.
NEREA  Einsteinek esandako esaldi bat gehitzea erabaki dugu: "Eredua ematea ez da ikasleengan eragina uzteko era nagusia, ez bakarra da eta.
ENEKO Después de buscar información sobre Einstein, me quedo con este frase: "La mente es como un paracaidas, sólo funciona si se abre."


 

2018(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

MATE@bentura El Pilar ikastetxean big@rren topAketa

Martxoaren 6an DBHko 3Ako ikasleek mate@benturari dagokion bigarren topaketa garatu dute El Pilar ikastetxean.
Topaketa honek dituen helburuak ondorengoak dira:
  • Erabakiak hartzeko estrategiak kudeatzea
  • Logikaren bidez ahalik eta informazio gehien lortzea
  • Arreta ondo bideratzea
  • Autonomia areagotzea
Helburu hauek bideratzeko, proposatutako ariketak hainbat arlokoak izan dira: kalkulu metala, adimen espaziala eta sudokuak...hauek ebatsi ondoren hara zori😊ntasuna!!  Hobeto esanda, hara auton💫mia!

2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

GEOeguTEGIA

DBHko 4 mailako ikasleek Biologian geoegutegia egin dute.
Egindakoa ikusi nahi baldin badugu,  pasiloan ikus dezakegu, baina, ahalik eta ondoen ulertzeko, grabatutako bideoa ikusi eta entzutea komeni zaigu.







2018(e)ko otsailaren 12(a), astelehena

Frida Kahlo-rekin balore etikoak trebatzen

DBH 3Dko ikasleek bi saiotan Frida Kahlo-ren bizitza eta artea landu dituzte.
Lehenengo saioan informatika gelan artistari buruzko informazioa bilatu dute.
Bigarren saioan, aukeratutako informazioa aztertu ondoren, ikasle bakoitzak burura etorritako hitza aipatu eta emakume honen irudiak txukuntzeari ekin diote.
Hor daude hien eskuetatik sortutako Frida guztiak, elkarri begira...

2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Mate@bentuRa EL Pilar ikastetxean

Orain dela lau urte hasi ginen El Pilar ikastetxean Mate@bentura izenako esk🎓la proiektua. 
Aurten, berriro, DBHko 3 mailako ikasleak LHko 2 mailako ikasleekin elkartuko dira haien arteko ikaskuntza kolab🎁ratiboa gauzatzeko aukera sor dadin.
Lehenengo topaketa irakasleok  gaur egon gara baloratzen: proiektuari  hasiera eman genionean, ilusi🎨ak eta zerbait berezia egiteko gog💡ak bultzatzen gintuzten, orain ilusioz eta gogoz proiektua bideratzen dugu guztion lana ahalik eta ondoen trebatzeko nahian.👣👣

EL PILAR ikastetxean eguzki sistema aztertzen

Asteazkenean, urtarrilaren 24an, DBHko 4Cko eta 3Dko ikasleek  eskola ekintza jardun zuten El Pilar ikastetxeko LHko 3 mailako ikasleekin.
Berdin👥n arteko metodologian oinarrituz, DBHko ikasleek azalpen mitologikoak azaldu zizkieten LH-ko ikasleek eguzkia sist💫maren ezagutza bermatzeko asmoz.
Bi ordu luze eman zuten elkarrekin , elkarr💝ngandik ikasten.

2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

DBH 4koak, kirola eta elurra

Gaur DBHko 4 mailakoek aurkera aparta izan dute eski pistetan kirola aritzeko .
Goiz altxatu eta Valdezcaray eski estaziorako bidaia 🚍 egin ondoren, eskiatzeko materiala hartu eta bi orduko ikastaroa trebatu dute ikasleek. 
Azken momentuan elurra agertu zaigu, agian  guriagur berezia emateko nahian

 

2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea

BALMASEDARA IRTEERA 1.DBH

BALMASEDARA IRTEERA  1.DBH

Urte amaieran 1.DBHko ikasleak Balmasedara hurbildu ginen. Alde batetik, Erdi Aroko hiria ezagutu genuen eta bertako txokoetan ibili ginen eraikin eta monumentu desberdinak aztertuz. Bestalde, Enkarterrietako Museora ere egin genuen bisita, bertan Historiaurreari buruz zerbait gehigo ikasi ahal izan genuen era oso praktikoan: kobazuloetako hormetan margotu genuen, sua egin genuen…

2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Elkar@bentura proiektua IBAIBEn

NATALIA Abenduaren 20an, Ibaibe ikastetxera joan ginen, bost urteko umeekin eskulanak egiteko, 
baita gure euskara trebatzeko ere .Harrituta geratu nintzen  oso ondo hitz egiten zutelako euskaraz ;  
oso ondo, benetan. 
Gainera, primeran pasatu nuen haiekin.Esan dezaket  guk baino hobeto hitz egiten zutela, oso maila  altua zutelako.
Oso esperientzia  ona eta polita izan da , errepikatzeko modukoa.
IMANOL SÁNCHEZ Ibaiberako bidean oso urduri nengoen ez nekielako nola egingo nukeen: ondo, txarto, erdaraz, 
euskaraz…  Klasean gehien harritu ninduena izan zen umeak  oso isil zeudela ikustea eta  eskulanak  egiten 
ere oso adi zeudela.
NORA HASIERAN LOTSA, AZKENEAN BARRE Haiekin egotea asko gustatu zitzaidan eta hunkitu nintzen 
ume batek esan zidanean bere tximeleta nirea bezala egin nahi zuela.
Unai Camón Onartu behar dut gustatu zitzaidala haiekin lan egitea.
 ALAZNE RECUERO HASIERAN PRESIOA, AZKENEAN ZORIONA! Topaketaren ideia Teresak aipatu zuenean 
oso pozik jarri nintzen uste nuelako ez genuela lan askorik egin behar, baina bai, lan izugarria eta, gainera, 
denbora laburrean.
UNAX Hasieran lotsatuta geunden nire taldekoak, baina denbora pasatu ahala disfrutatu genuen. 
Umeak berriro ikusteko irrikan nago.🙌
LUCÍA.Topaketa hau niretzat ezinbestekoa izan da, asko ikasteaz gain, disfrutatu ere egin dudalako. 
 Berriro elkartuko nintzateke haiekin, oso-oso ondo pasatu nuelako. Nahiz eta urduri jarri metroan,
 gero lasaitasuna errekuperatuta, primeran pasatu nuen.
IZARO Nik primeran pasatu nuen.Egia da haiei nik irakatsi nien, baina haiek niri ere bai. 
Harritu ninduen bereziki ume batek (Arene),oso azkar ikasi eta  egiten zuelako dena.