2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

MATEABENTURATZEN BERRIRO EL PILAR IKASTETXEAN

Iazko esperientzia berriro egitea espero genuen eta lortu dugu.
Gaur izan dugu lehenengo topaketa, helburu nagusia elkar ezagutzea eta konfidantza bermatzea izanik.
Hasteko, Braile sisteman LHko ikasleek haien izenak sortu eta talde bakoitzak  elkarlanari dagokion lelo bat ekoiztu du. Jarduera honen bidez ikasleek kode berri bat erabiltzeko trebezia lantzen dute.
Horren ostean, Teknologia eta Plastikan landutako tangramak oparitu dizkiegu LHko ikasleei. Zoragarria izan da haiek esandakoa entzutea eta sortutako iribarrea ikustea. Hau oparia!
Mila esker guri emandako harreragatik!



2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

IRAKURBENTURA IBAIBE IKASTETXEAN

Aurreko ikasturteetan talde bakar batek Irakurbentura proiektua garatzen zuen, baina aurten, programa sendotzeko asmoz, bi ikastalde garatzen ari dira. 
DBH 2D2ko ikasleek atzo Ibaibe ikastetxean lehenengo topaketa burutu zuten ordu eta erdiko saio batean, lanari ekiten baita ardura eta ilusioa jorratzen.
Agurra ematean nabaria zen bigarren topaketa posible izango dela. 

Mila esker HHko irakasleoi eta ikasleei, guri emandako harreragatik.


2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA, horma irudian eta patioan

Euskararen eguna ospatzeko, aurten asmatutako leloa BIHOTZEZ EGINDA, KOLOREZ BETETA izan dugu.
Proposamena luzatu genuenetik gaur arte, hainbat ataza garatu ditugu.

Geure horma irudiak txukuntzeko froga batzuk sortu eta hobetu ditugu eredua aukeratu arte.

Horma irudiak apaintzeko ardura hartu dute bai gela egonkorraren ikasleek bai 1D1 batxilergokoek. Aipatzekoa da laguntza berezia lortu dugula Arteagabeitiako Haur Hezkuntzako ikasleengandik, haiek magia, irudimena eta trebezia  handiz bihotzak oparitu zizkiguten abenduaren 1ean.

Eta, gaur, bigarren saioa patioan eman dugu ekintza sinbolikoa garatzen, kolorez jantzita, euskara egunaren bihotzari forma eman diogu.


A3 LANTZEN HEZIKETA FISIKO IKASGELAN

Aurten Euskararen Nazioarteko Egunari begira 4. mailako DBHko ikasleek gorputza adierazpena ardatza izan dute. Bizitza berezia eman diete hainbat esaera zaharrei.
Grabazioan, esaera zaharrei  egokitutako egoerak antzezten dituzten.



2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

IRAKURBENTURA Arteagabeitia ikastetxean

Hainbat aste lanean eman ondoren, ailegatu zen Irakurbentura proiektuari dagokion lehenengo topaketa egiteko eguna.
Ikastetxean egin behar den lehendabizikoa umeen ondoan esertzeko aulkiak hartzea da. Horixe egiten harrapatu gaituzte umeek...aurpegian argertu zaien iribarrea eta esandako hitzak hasiera ezin hobea izan dira. 
1000sker eta laster arte!

IRAULTZA FRANTSESA ANTZEZTEN



Iraultza frantsesa antzezteko ideia sortu zen euskeraren egunean (A3) parte hartzeko asmoz. 

Frantziako Iraultzaren hasiera landu nahi genuen, adierazteko zeintzuk ziren arrazoiak eta nola garatu ziren gertaera nagusienak.
Baina, egiten ari ginen neurrian, beste helburuak lortzen genituela ohartarazi genuen:

-DBHko 4. mailaren ikasleek modu aktiboan parte hartu dute Historia-gertakari baten ezagutzan.

-Taldeka lan egiteak duen garrantziaz jabetzea, eta horrek nola laguntzen duen ikasgelaren giro ona sortzeko.

-Euskeraren ahoskotasuna lantzea ezinbestekoa dela irakaskuntzaren prozesuan.

Hona hemen egindako lana