2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea
EUSKARAK 365 EGUN - MOSAIKO ERRALDOIA
Abenduaren 3an institutuko ikasle guztiak mosaiko erraldoi bat eratu zuten Euskararen Eguna ospatzeko. Honako bideo honetan mosaikoaren eraketa prozesu guztia ikusi ahal dozue.
2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena
Barakaldo.../Barakaldo...ayer
Abenduaren
11 eta 12an 4DBko ikasleek Barakaldo…ayer/
Barakaldo…atzo ekimenean
parte hartu dugu. Egun bi hauetan Roberto Loizaga Meategiko Ingeniari oihiaren bisita
izan dugu. Hitzaldietan Barakaldoren iraganari buruz hitz egin digu, meategiez
eta siderurgiaz konkretuki.
Oso datu
eta bizipen interesgarriak kontatu dizkigu eta gure herriaren azken mende eta
erdiko garapena eta aldaketa ezagutu ahal izan dugu: espazioak, ohiturak, bizi baldintzak,
elementu arkitektonikoak…
Barakaldo…atzo
proiektuaren bidez, Hartu-Emanak (http://www.hartuemanak.org/) Nagusien etengabeko
ikaskuntzarako eta partaidetza sozialerako elkarteko kideek belaunaldien arteko
lankidetza bultzatzen dute. Ekimenean Barakaldoko beste institutuek ere parte
hartu dute, eta EHUn ere izan dira Hartu-Emanakeko hizlariak.
Hitzaldia
Ciceron filosofoaren aipu batekin hasi zuen “Bere historia ezagutzen ez duenak,
ez da inoiz haurtzarotik aterako”
Bukaeran,
berriz, gomendio bat egin zigun: gaur egungo Barakaldo ondo ezagutu behar dugu,
hemendik 40 urtera nerabe izango direnei nolakoa den kontatzeko.
2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena
IRAKURBENTURA, aurten berriro
Iazko esperientziari jarraituz, aurten ere Irakurbentura Proiektua abian jarri dugu.
Gaur lehenengo topaketa izan dugu. Hainbat astetan prestatutako jarduerak aurrera aurrera eraman ditugu bost urteko ikasleekin batera. Ekoiztu dituzten bolak gure institutoko horma irudiak apaintzeko erabiliko ditugu. Elkarrekin lanean egon gara, eta elkarrengandik ikasi dugu.
Gaur lehenengo topaketa izan dugu. Hainbat astetan prestatutako jarduerak aurrera aurrera eraman ditugu bost urteko ikasleekin batera. Ekoiztu dituzten bolak gure institutoko horma irudiak apaintzeko erabiliko ditugu. Elkarrekin lanean egon gara, eta elkarrengandik ikasi dugu.
Arteagabeitia ikastetxekoei mila esker zuen harreragatik!
2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea
Euskararen eguna-Zaharrak Berri
Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekintzetako bat aurrean duzuen hau izan da.
4D1 taldekoek ipuin tradizionalak moldatu dituzte.
Denok txikitatik ezagutzen ditugun ipuin unibertsalak aldatu eta istorioaren funtsa mantendurik ere, ikuspuntu berria eskaintzen digute. ISTORIO ZAHAR-BERRI HAUEK IRAKURTZEKO GOGORIK BAI???
Aladino, Txanogorritxo, Ederra eta Piztia, Hansel eta Gretel, Ahatetxo Itsusia, Alice Lurralde Miresgarrian eta Hiru Txerritxoak.
BERTSIO BERRIAK!!!
4D1 taldekoek ipuin tradizionalak moldatu dituzte.
Denok txikitatik ezagutzen ditugun ipuin unibertsalak aldatu eta istorioaren funtsa mantendurik ere, ikuspuntu berria eskaintzen digute. ISTORIO ZAHAR-BERRI HAUEK IRAKURTZEKO GOGORIK BAI???
Aladino, Txanogorritxo, Ederra eta Piztia, Hansel eta Gretel, Ahatetxo Itsusia, Alice Lurralde Miresgarrian eta Hiru Txerritxoak.
BERTSIO BERRIAK!!!
BERTSO SAIOA
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen institutuan. Hori dela eta, 4. mailako ikasleek bertso saioa prestatu zuten Euskara ikasgaian, eta areto nagusian guztion aurrean bertsotan aritu ziren. Honako bideo honetan emanaldiaren zati bat ikusi dezakezue:
2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena
BISITARIA - KIMETZ ARANA
Abenduaren 4an Kimetz Arana, Trapagarango artzaina eta
nekazaria , DBH 3. mailako ikasleekin egon zen gure institutuan. Hitzaldia Euskararen Eguna
ospatzeko egin diren ekimenetako bat izan da.
Hona hemen ikasleok egin zioten aurkezpena:
2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala
MATEABENTURA, lehenengo topaketa
MATEABENTURA izeneko
esperientziari pasa den euskeraren egunean hasiera eman diogu.
DBH 3. mailako ikasleek El Pilar ikastetxeko LH 2. mailako ikasleekin bi eskola jarduera garatu dituzte, gaitasun logiko-matematikoa trebatzeko asmoz.
2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena
EUSKARAREN EGUNA - IKASLEAK EGINIKO SKETCH-ak
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da, eta 4D2ko ikasleok Sketch batzuk prestatu ditugu egun hori ospatzeko. Azkenengo hilabetean, eta Heziketa Fisikoa ikasgaia barruan, gorputz adierazmenako unitate didaktikoa garatzen egon gara. Amaierako Sketch hauek lan guztiaren amaiera dira. Zuon gustokoak izatea espero dugu!!
2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala
ZUZENA ALA OKERRA
Lipdub honen helburua berdintasuna adieraztea izan da; gizarte honen emakumea kaltetutako egoeran dago eta hori amaitu behar da. Baina egoera horiek ez dira berez amaituko; guztiok batera aldatu eta aldarriaktuko behar ditugu.
Berdintasuna adierazteaz gain, kalse modura eta lagun modura elikatu gara guztiok ,nahiz neskak nahiz mutilak . Dibertigarria izan da oso.
Berdintasuna adierazteaz gain, kalse modura eta lagun modura elikatu gara guztiok ,nahiz neskak nahiz mutilak . Dibertigarria izan da oso.
2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna
ALDERANTZIZ
Bideo hau 4D1eko ikasleok egin dugu "Beldur barik" kanpainarako.
Bideo honekin erakutsi nahi dugu errealitate bat; lehenengoz ahozko erasoa, gero eraso fisikoa eta azkenean erahiltzea. Jendea kotzientziatu nahi dugu halako jokabideek zer ondorio ekar ditzaketela, gizonezkoek zein emakumezkoek egintea.
Hau guztia egin dugun biteartean ondo baino hobeto pasatu dugu, eta zuek be ondo pasatzea espero dugu!
2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena
Irakurbentura esperientzia aurkezten
Azaroaren 12an Barakaldoko Berritzeguneko XXVIII. Jardunaldi Pegagogikoetan aurreko ikasturtean garatutako Irakurbentura proiektua aurkeztu dugu. Jardunaldi hauetako gaia aniztasunaren tratamendua zenez, DBHko etapan sortzen diren egoerak eta zailtasunak azaldu ditugu eta, honekin batera, komentatu dugu zerrtan oinarritu dugun egindako lana eta nolako lorpenak izan ditugun.
2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea
Gasteiz hiriko ondare historiko kulturalak
Gaur Batxilergoko ikasleek goiza eman dute Gasteiz hiria ezagutzen.
Antzinako Erromatik atera bezain pronto, Erdi Aroan ibiltzeari ekin diogu. Kalean gora, kalean behera, kolore askotako fatxadei begira, mendeak pasa dira. Bukatzeko 2014 World Press Photo erakusketak mundurako leiho hunkigarria ireki digu.
"BIDEOKONFERENTZIAK ESKOLAN" IKASTAROA
2014-2015 ikasturteko formazio ikastaroekin jarraituz, oraingoan irakasleok "Bideokonferentziak eskolan" ikastaroarekin hasi gara. Dagoeneko, eskolatan metodologia berriak sartu dira,eta ikasle askok haien ordenagailuak dituzte. Kuadernoaz aparte bestelako tresnak erabiltzen dira, baina tresna berri horiek erabiltzeko irakasle trebatuak behar dira. Ikastaro honekin trebakuntza horretan murgilduko gara, irakasleei bestelako ariketa batzuk eskeintzeko aukera emango zaizkielako.
Ikastaro honetan bideokonferentzia erabiltzen ikasi, eta gelan sartzeko estrategiak landuko ditugu. Gainera, materialak lortzeko baliabideak aztertuko dira, egin daitezkeen ariketa mota zehatzak landuz.
Mondragon Lingua Enpresak kudeatzen du 10 orduko ikastaroa hau, eta urrian eta azaroan zehar izango dira saio ezberdinak.
2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena
AUXIBAN EGONALDIA EDERRA
LAU EGUN ZORAGARRI, AUBIXAN!!!
Elgoibarren oso ondo pasatu genuen 28-ok (27 ikasle, irakasle, monitore eta talde bera) kirol eta jolas desberdinak egiten. Joku horiei esker, dibertitzeaz aparte, asko ikasi genuen.
Monitoreekin oso gustura egon gara, batez ere Amaiarekin, bere energiak guztiok mugitzen gintuelako.
Monitoreei eskerrak eman nahi dizkiegu, gurekin lan handia egin dutelako. Etxeak, nahiz eta zaharra eman eta zaratatsua izan, oso paisaia politak zituen inguruan eta barruan, oso giro lasaia eta maitagarria eskeintzen zigun.
Iraitz, Janire , Kepa eta Eneko Amor (2D2)
AUBIXA tik ZERURA
Ikasturte hasieran, 2D2 ko ikasleak Elgoibarreko Aubixa barnetegira joan gara. Lau egun igaro ditugu han, irailaren 22tik-25era.
Han mota askotako ekintzak eta jokuak zeuzkaten prestatuta eta guztiok guztietan parte hartu dugu. Lau egunetan zehar taldeko giroa asko hobetu da, elkar hobeto ezagutu dugulako.
Aubixan monitore bikainak topatu ditugu. Asko lagundu eta zaindu gaituzte, haiek eta etxeko langileek ere bai.
Baserria oso handia zen. Goiko aldean bazegoen izugarrizko logela eta han guztiok elkarrekin egin dugu lo. Lehenengo solairuan bazeuden monitoreen bulegoak, komunak, egongela eta zapatilen gela. Behealdean sukaldea eta jangela zeuden.Hara joatean helburu batzuk geneuzkan, gehienak bete ditugu, batez ere ondo pasatzearena.
Fatima, Iker, Iraia eta Aris
AUXIBAN ELKAR EZAGUTZEN
GUZTIOK Elgoibarren
2. D taldeko 25ak astelehenean (irailak 22) autobusean sartu ginen, lau egun Aubixan pasatzeko prest. Oso urduri geunden eta guztiok hitz egiteari ez genion uzten. Azkenean, Aubixara ailegatu ginen, ordubete bat autobusean pasa ondoren.
Etxe barruan argazki batzuk atera zizkiguten eta monitoreek etxeko arauak azaldu zizkiguten. Geroago jolasak egiten eta monitoreak ezagutzen hasi ginen.
Monitoreak oso jatorrak izan ziren gurekin eta haien seme-alabak izango bagina bezala tratatu gintuzten.
Nahiz eta aste horretan eguraldi oso ona ez egin, oso ondo pasatu genuen denetarik egiten: jolasak, futbola, futbolina, pinpona, abalorioak, txangoak, dantza, mendia..., elkar hobeto ezagutzeko ekintzak, taldeka lan egin...Nahiz eta joku eta ekintza batzuk gogorik gabe hartu, azkenean guzti-guztiak dibertigarriak izan dira.
Oso esperientzia ona izan da eta askoz hobeto elkar ezagutzen dugu orain. Benetan dibertigarria eta polita. Mila esker!!
Ana, Gabriel, Gorka eta Jone. 2014-10-01 2D2
AUBIXAN? PRIMERAN!
Iritsi ginenean ez genekien zer egingo genuen, baina monitoreen aurpegiek berehala erakutsi ziguten ondo pasatuko genuela,eta horrela gertatu zen.
Asko ikasi dugu,batez ere, taldean lan egiten dugunean, guztia errazago suertatzen dela.
Monitoreek oso ondo antolatu dituzte jokuak,erronkak,ariketak etabar.
Gure euskara hobetu dugu, gehiago erabiltzen. Aubixan sentimendu asko atera ditugu.
Erronkak oso interesgarriak izan dira eta taldean lan egiten ikasi dugu.
Jokuetan guztiok ondo pasatu dugu, baita Teresak ere.
RUBEN, MARINA,JON ANDER eta HELENA 2014/10/08
2014(e)ko irailaren 12(a), ostirala
Irakasleentzako formazio ikastaroa
2014-2015 Ikasturteko lehenengo aste honetan institutuko irakasle talde batek ikastaro berri bati hasiera eman dio Iñaki Eizmendirekin: euskararen erabileran sustatzeko tresnak.
Iñaki Eizmendi Ebete Elkartearen arduraduna da, eta ikastaro honetan helburu nagusi batekin lan egingo dugu: irakasleen esku jartzea gazteen euskararen erabileran eragiteko zenbait estrategia eta tresna.
Ikastaroak izaera praktikoa du, oinarri batzuk lantzen dira eta horri begira hainbat estrategia eta tresna aurkezten dira eta frogatzen dira.
2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena
Drama Break
Getting ready, latest rehearsals, our guests arrive... and more.
We had a great time!!!!!!!!
2014(e)ko ekainaren 21(a), larunbata
Ahozko adierazpena era poetikoan
Komunikazio konpetentzia garatzeko mintzamena lantzea ezinbestekoa dela argia dago. 3D1ko ikasleek Literatura generoak ikastearekin batera, ikaskideen aurrean ahozko adierazpena trebatzeko aukera ederra izan dute. Bideo honetan ikusi ahal da egindako lanaren froga txiki bat.
2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna
IPUINGINTZA SAIOA JR JIMEMEZ ESKOLAN
Urte hau nire lehenengo urtea izan da ipuingintza taldean. Ipuingintzan ipuin bat sortzen dugu 4 eta 5 urtetako umeentzako eta gero antzezten dugu. Oso ondo pasatu dugu ipuina sortzen, Gozokilandia izenekoa.
Gure irakaslea,Iraide, oso atsegina da esta horrek dena errazten du. Bost alditan antzeztu dugu ipuina: Munoa, Juan Ramon Jiménez, Ibaibe ikastetxetetan, Gurutzetako jaietan eta Alkartu ikastetxearen ondoan.
Ipuina antzetean ume baten irribarrea ikustea sari hoberena da.
Irene Orol
2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena
ZIENTZIA AZOKA
Batxilergoko 1BD1 taldeak, Elhuyar fundazioak antolatutako Zientzia Azoka ekimenean parte hartu du Ainhoa Lopez irakaslearekin alternatiba orduan. Gazteek garatutako proiektuen azoka da Zientzia Azoka.
Bi eta lau kidez osatutako 5 taldek parte hartu dute, beraiek aukeratutako gaiaren inguruan lanean: galdetzen, ikertzen, eraikitzen eta ondorioak ateratzen.
Horretarako Elhuyar-i esker, ikertzaile profesionalak bisitatu dituzte beraien lantokian eta lana bideratzeko ideiak hartu dituzte, beraien mundua nolakoa den hobeto ezagutzeaz aparte.
Parte hartzaile bakoitzak bere bloga izan du eta bertan beraien lan prozesuaren berri eman dute: ein den erronka, zein metodologia jarraituko duten eta azkenik, garatutako txostena.
Zientzia Azokako azken fasea, azoka bera izan da. Bilboko Plaza Berrian maiatzaren 24an antolatu zena. Bertan HAMEN ZIENTZIALARIAK taldeko Anne San Roman eta Egoitz Arriola egon ziren.
Goizeko 9:30etan standa prestatzen hasi ziren eta 13:30ak arte jendeari beraien proiektuaren berri eman zioten. Diploma jaso zuten eta gainera, parte hartzaile guztien artean egin zen sarien zozketan, Donostiako Ulia Parkean bisita gidatua tokatu zitzaien taldekide guztiei. Beraz, taldeko Mariam Ali-k eta Nerea Aparicio-k, azokara ezin izan ziren joan arren, saria izango dute!
2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena
KOMIKI LEHIAKETA - Sariak (4. MAILA)
Maiatzaren 30ean komiki lehiaketaren sari banaketa izan genuen. 278 ikasle parte hartu dute ekimen honetan, eta epaimahaikideek egin duten balorazioa oso baikorra izan da. Hauek dira 4. mailan saria jaso dutenak:
1. SAILKATUAK: JULEN, MAITE, AITOR eta IRATI (4D1)
2. SAILKATUAK: NAIARA, NEREA eta ESTIZEN (4D2)
KOMIKI LEHIAKETA - Sariak (3. maila)
Maiatzaren 30ean komiki lehiaketaren sari banaketa izan genuen. 278 ikasle parte hartu dute ekimen honetan, eta epaimahaikideek egin duten balorazioa oso baikorra izan da. Hauek dira 3. mailan saria jaso dutenak:
1. SAILKATUAK: NAGORE, MARIA, MAITANE eta ANDONI F. (3D1)
2. SAILKATUAK: ADRIAN, UNAI, JESSICA, ANDONI G. eta LORENA (3D1)
KOMIKI LEHIAKETA - Sariak (1. ETA 2. MAILA)
Maiatzaren 30ean komiki lehiaketaren sari banaketa izan genuen. 278 ikasle parte hartu dute ekimen honetan, eta epaimahaikideek egin duten balorazioa oso baikorra izan da. Hona hemen saritutako lanak ikusgai:
1. eta 2. mailan berdinketa bat emon zen bi talde artean. Hauek dira beraien lanak:
IRAIA ETA FATIMA (1D2)
KEPA ETA ENEKO (1D2)
2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea
2014(e)ko maiatzaren 10(a), larunbata
BIKOTEKA IRAKURTZEN gure ikasgeletan
Formakuntza Proiektuari dagokionez, Bikoteka Irakurtzen programa garatu dugu ikasturte honetan.
Durante el este curso 2013-2014 hemos puesto en marcha el programa de acción tutorial denominado BIKOTEKA IRAKURTZEN gestionado por el GRAI.
Durante el este curso 2013-2014 hemos puesto en marcha el programa de acción tutorial denominado BIKOTEKA IRAKURTZEN gestionado por el GRAI.
En el primer trimestre las profesoras implicadas han recibido formación sobre los objetivos básicos del programa y sobre la propuesta metodológica del aprendizaje entre iguales en el berritzegune zonal.
En enero se realizaron sesiones formativas para alumnado y familias. Desde finales de enero hasta mediados de mayo se han desarrollado las sesiones prácticas tanto en aula como en casa.
Este programa se propone mejorar la competencia
lectora, un elemento clave para el éxito escolar del alumnado. Las actividades
(lectura en pareja y comprensión lectora) están diseñadas con esquema fijo y
permiten, cuando la pareja se ha familiarizado, un uso progresivo más ajustado
y creativo.
Un componente fundamental del programa es el apoyo familiar a la
lectura. La investigación científica ha fundamentado suficientemente la
influencia que tiene la implicación activa de las familias sobre el éxito
escolar de sus hijos e hijas. Cuando las
familias participan activamente en el centro escolar, sus hijos incrementan el
rendimiento académico y, además, el centro mejora la calidad de enseñanza.
El programa Bikoteka
Irakurtzen promueve la participación de la familia: ofrece a las familias
la posibilidad de dar apoyo en las tareas escolares desde casa.Hemen ikus dezakezue momentuz egindakoaren lanaren laburpen grafikoa.
MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!
2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea
IrAkUrBeNtUrA,bihotzez ikasten
Apirilaren 7an berriro DBH 2Bko ikasleak joan ginen Arteagabeitia ikastetxera, Irakurbentura proiektuari zegokion bigarren topaketa burutzeko asmoz.
Topaketa honetan bi ipuin lantzea zen helburua.
Lehenengo ipuinak satortxo baten gorabeharak aztertzen ditu, eta, umeei irakurri ostean, irudiak eta izenak parekatzeko ariketa baten bidez mintzamena garatu genuen.
Jarraian, hiru txerritxo etxegileei gertatutakoa kontatu ondoren, taldeko liburuxka ekoiztea proposatu genien.
Horra hor elkarlana: guztion artean gertaerak ordenatu, margotu, izenburua txukundu, irudiak orrialdetan egokitu eta irudi bakoitzari azalpena gehitu patzientza handiz, gurasoek gero irakur dezaten.
Topaketa honetan bi ipuin lantzea zen helburua.
Lehenengo ipuinak satortxo baten gorabeharak aztertzen ditu, eta, umeei irakurri ostean, irudiak eta izenak parekatzeko ariketa baten bidez mintzamena garatu genuen.
Jarraian, hiru txerritxo etxegileei gertatutakoa kontatu ondoren, taldeko liburuxka ekoiztea proposatu genien.
Horra hor elkarlana: guztion artean gertaerak ordenatu, margotu, izenburua txukundu, irudiak orrialdetan egokitu eta irudi bakoitzari azalpena gehitu patzientza handiz, gurasoek gero irakur dezaten.
2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena
2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea
Latindar Literatura, buru-mapak eta AulaBlog
Pasa den astean aulablog irakasle-taldeak formazio saioa garatu zuen.
Saio honetan 2.batxilergoko Yurena Román eta Izaskun Martinez ikasleek parte hartu zuten.
Helburua zen latindar lirikari buruzko buru-mapak egiteko prozedura azaldu eta baloratzea. Gure ikasleek eredu ona emanda, spicynodes aplikazioa garatzeari ekin genion.
Saio honetan 2.batxilergoko Yurena Román eta Izaskun Martinez ikasleek parte hartu zuten.
Helburua zen latindar lirikari buruzko buru-mapak egiteko prozedura azaldu eta baloratzea. Gure ikasleek eredu ona emanda, spicynodes aplikazioa garatzeari ekin genion.
2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna
2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea
2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea
NANOGUNEA, SAN TELMO eta ZIENTZIA MUSEOA egun batean
Fisika et Kimika Mintegiak Batxilergoko ikasleekin Donostian jarduera osagarri hau egiteko egin zuen proposamena,.
Haien programa zehatza zen. Lehenengo orduan Nangogunea bisitatu eta, handik atera bezain pronto, Zientzia Museora igo elektrizitateari dagokion tailera eta bisita gidatua egiteko asmoz.
Latin ikasgaia lantzen dutenei proposamena luzatu zitzaien aldaketa batekin, lehenego orduan San Telmo Museoan irreki berria zen erakusketa bisitatzea.
Letretakoen eta zientzietakoen arteko betiko banaketa elkarlanaren bidez konpodu omen da.
2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea
D.B.H 4 mailako teknologiako ikasleak "El Pobaleko" burdinolan.
Otailaren 7an 4. mailako teknologiako ikasleak "el Pobaleko" burdinola bisitatzera joan ziren.Bisitarekin batera "Euskera Landuz" tailerra egin zuten, Teknologia ikasgaia eta Hizkuntz Normalkuntza proiektua bateratuz.
2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea
KIMIKA BIZIRIK DBH 4 mailakoak
Urtarrilaren 21ean DBHko 4 mailako Fisika eta Kimikako zortzi ikasle joan ginen Leioan dagoen Zientzia Fakultatera. Hantxe zenbait saiakuntza burutu genuen, nylona fabrikatu genuen besteak beste, eta baita detektibe kimikoaren lana ezagutu ere.
2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena
KIMIKA BIZIRIK
KIMIKA BIZIRIK
Gaur goizean
batxilergoko bigarren mailako zientzietako ikasleok EHUn egon gara, zientzia
eta teknologia fakultatean. “Kimika bizirik” proiektuan parte hartu dugu,
helburutzat zientziarekiko interesa sustatzea daukana. Jarduera hauek egitea
oso interesgarria iruditzen zait gure etorkizunean bideratzeko laguntzen
baikaituzte. Gainera irteera hau gogorarazi digu kimika ez dela bakarrik
problemak eta ekuazioak paper batean egitea, klasean ohituta gauden bezala,
kimika laborategian lantzea askoz dibertigarriagoa eta adierazgarriagoa da,
gauzen zergatiak ikusi eta ulertzeko.
Laborategian 4 orduz
egon gara praktikak egiten, batzuk guretzat berriak eta ikusgarriak izan
direnak, beste batzuk klasean ikusita genituen. Esaterako nitrogeno
likidoarekin egindakoa duela bi urte institutuan egin ziguten, baina hain
ikusgarria denez gero lehen aldiz ikusi genuen beste gustatu zaigu. Oso
eramangarria izan den beste bat nylonarena izan da. Nylonezko zuntzak lortu ditugu
hexametilen-diaminaz eta sebakoilo kloruroz abiatuz. Txanpon batzuk kolorez
aldatu ditugu NaOH eta zinkaren laguntzaz eta kromatologiaren inguruan
esperimentu batzuetan aritu gara.
Atsedenerako tarte bat utzi digute non argazkiak eta
tortilla pintxoa ez dira falta izan!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)