2017(e)ko abenduaren 31(a), igandea

START INNOVA

Kaixo,
Gu 1. Batxillergo-ko letrazko  ikasleak gara eta ekonomia irakasgaian enpresa bat montatzeko proiektu bat lantzen ari gara, Start Innova izenekoa.
Gaur, 2017ko abenduaren 18an, goizeko 9:00eti 10:00etara, liburutegian, gure proiektuak Barakaldoko
alkatesaren eta kazetari baten aurrean aurkeztu ditugu. Haiekin proiektuari buruz hitz egin dugu, eta proposamen berriak aurkeztu dizkigute hauek hobetzeko.Gure ideiak, enpresentzako haurtzendegi zerbitzuetan eta ortopedia produktuen alokairuan oinarrituta daude . Gure ideiak ondo iruditu zaizkie, eta aurrera eramateko eta finalera ailegatzeko aukera dugula esan digute.

Oso esperientzia ona izan da; asko gustatu zaigu haiekin egotea eta ideiak partekatzea, baita gure proiektua zuzen zuzenean azaltzea ere. Hasieran oso urduri geunden, baina denbora pasa ahala, konfiantza hartu dugu eta haiekin oso gustura egon gara.

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

Bilboko Berreginen Museora bisita

3. DBHko ikasleak Errenazimentuko arteari buruzko proiektua egiten ari dira. Proiektu honen bukaeran ikasleek museo bateko gida lanak egin beharko dituzte, Errenazimentuko artean espezializaturiko gida bihurtuko dira, eta horretarako  estilo honen ezaugarri, obra eta artista nagusiak aztertzen ari dira. Museora joan ginen obra desberdinak ikusi, gaian sakondu eta lan hori nolakoa den ikusi ahal izateko. Bukatzean, ikasleek praktikara eraman beharko dute ikasitako guztia klasean aurkezpenak eginez.  

2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

PBL garatzen. Institututik IBAIBE ikastetxera

Latina ikasten aurten  hasi diren  ikasleak pasa den astelehenean Ibaibe ikastetxean 3 LHko ikasleekin elkartu ziren SI VIS DISCERE, DOCE izeneko PBL delakoa lantzeko. Lan ederra burutu zuten: grekolatindar mitologia azaldu eta ulertarazi ondoren, talde bakoitzak   lapb馃摌馃摍k bat    s馃尀rm馃寛n handiz  ekoiztu zuen.