euskeraren-eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskeraren-eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea
EUSKARAK 365 EGUN - MOSAIKO ERRALDOIA
Abenduaren 3an institutuko ikasle guztiak mosaiko erraldoi bat eratu zuten Euskararen Eguna ospatzeko. Honako bideo honetan mosaikoaren eraketa prozesu guztia ikusi ahal dozue.
2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea
Euskararen eguna-Zaharrak Berri
Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekintzetako bat aurrean duzuen hau izan da.
4D1 taldekoek ipuin tradizionalak moldatu dituzte.
Denok txikitatik ezagutzen ditugun ipuin unibertsalak aldatu eta istorioaren funtsa mantendurik ere, ikuspuntu berria eskaintzen digute. ISTORIO ZAHAR-BERRI HAUEK IRAKURTZEKO GOGORIK BAI???
Aladino, Txanogorritxo, Ederra eta Piztia, Hansel eta Gretel, Ahatetxo Itsusia, Alice Lurralde Miresgarrian eta Hiru Txerritxoak.
BERTSIO BERRIAK!!!
4D1 taldekoek ipuin tradizionalak moldatu dituzte.
Denok txikitatik ezagutzen ditugun ipuin unibertsalak aldatu eta istorioaren funtsa mantendurik ere, ikuspuntu berria eskaintzen digute. ISTORIO ZAHAR-BERRI HAUEK IRAKURTZEKO GOGORIK BAI???
Aladino, Txanogorritxo, Ederra eta Piztia, Hansel eta Gretel, Ahatetxo Itsusia, Alice Lurralde Miresgarrian eta Hiru Txerritxoak.
BERTSIO BERRIAK!!!
BERTSO SAIOA
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen institutuan. Hori dela eta, 4. mailako ikasleek bertso saioa prestatu zuten Euskara ikasgaian, eta areto nagusian guztion aurrean bertsotan aritu ziren. Honako bideo honetan emanaldiaren zati bat ikusi dezakezue:
2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena
BISITARIA - KIMETZ ARANA
Abenduaren 4an Kimetz Arana, Trapagarango artzaina eta
nekazaria , DBH 3. mailako ikasleekin egon zen gure institutuan. Hitzaldia Euskararen Eguna
ospatzeko egin diren ekimenetako bat izan da.
Hona hemen ikasleok egin zioten aurkezpena:
2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena
EUSKARAREN EGUNA - IKASLEAK EGINIKO SKETCH-ak
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da, eta 4D2ko ikasleok Sketch batzuk prestatu ditugu egun hori ospatzeko. Azkenengo hilabetean, eta Heziketa Fisikoa ikasgaia barruan, gorputz adierazmenako unitate didaktikoa garatzen egon gara. Amaierako Sketch hauek lan guztiaren amaiera dira. Zuon gustokoak izatea espero dugu!!
2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena
BISITARIA - Maider Yabar
Pasadan abenduaren 4an Maider Yabar, Buruz Behera Zirku eta Antzerki Konpainiako kidea, DBH 3. mailako ikasleekin egon zen berriketan gure institutuan.
Baina, nor da Maider Yabar?
1998tik aurrera profesionalki dihardu zirkuan eta antzerki zereginetan.
Ttantaka, Vaiven eta Hika konpainietan ibibide luzea egin ondoren, Azulkillas Zirku eta Kale Antzerki Konpainia sortu, eta sei urtetan jardun zuen binakako lanetan.
Orain, abentura berri bati aurre egin nahian, bakarkako lanari ekin dio, testu antzerkia airezko akrobaziekin, pantomimarekin eta poesiarekin uztartzeko asmoz.
Adi!!!
Maider Yabarrek sari eta izendapen ugari jaso ditu bere ibilbide profesionalean zehar:
· Emakumezko antzerki aktorerik onena izendatu zuen Euskal Aktoreen Batasunak 2000. urtean, Vaivén Producciones taldearen Sinvergüenzas/Lotsa gabe obran interpretatu zuen pertsonaiagatik.
· Donostia Saria 2001, euskaraz antzertutako obra onenari: Sinvergüenzas/Lotsa gabe, Vaivén Producciones.
· Euskal Konpainiarik Onena saria Azulkillas Konpainiari, Leioako Off jaialdian 2005. urtean: Encubando la luna.
· Azulkillas Konpainiarekin Golfes Circ e la Fira de Circ de Trapezi Vilanova i la Geltru 2006 saria.
Eskerrik asko Maider gurekin egoteagatik!!!
Etiketak:
entzumena,
euskeraren-eguna,
hitzaldia,
jarduera didaktikoak,
komunikazio gaitasuna,
Maider Yabar,
Nolega,
normalkuntza,
Ulibarri
2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea
IRAKURBENTURA PROIEKTUA, lehenengo topaketa
Ikasturte hasieran DBH 2B1ko ikasleei HH-LH ikastetxe batean irakurmenari dagozkion hainbat jarduera garatzea proposatu genien euskara irakasleok.
Ikas-proiektu honek ikasleen euskararen ezagutza eta erabilera hobetzea du helburu nagusia.
Lehenengo topaketa euskararen egunean izan zen.
2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala
Latindar Literatura gure eskuetan
Normalkuntza Batzordeak, euskararen eguna kontuan hartuz, akrostikoak ekoizteko heldutako jarduera didaktikoa lantzea Latin ikasgaia egiten duten ikasleekin adostu ondoren, lana banatzea datorkigu.
DBHko 4.mailakoek markoak eta haiserako letrak txukundu egin dituzte eta 2. mailako Batxilergoko ikasleek testua egokitu, idatzi eta institutoko atarian kokatzeari ekin diote. Hona hemen elkarlan honen emaitza:
Etiketak:
akrostikoak,
elkarlana,
euskeraren-eguna,
jarduera didaktikoak,
komunikazio gaitasuna,
konpetentzia digitala,
latindar literatura,
normalkuntza
2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena
DBH 1D2 IKASLEEK EGINDAKO AKROSTIKOAK
Normalkuntza batzordetik proposatutako jarduera didaktiko baten bidez euskararen egunari gure hitz bereziak eskaini dizkiogu.
Jarduera honek oinarrizko konpetentziak trebatzeko balio du. Ikasleek, idazmena lantzeaz gain, aukeratutako informazioa egokitu eta drive aplikazioa erabili behar izan dute. Honekin batera, binaka lan egin dutenek ekoizpena elkarrekin adostu behar izan dute.
KIMIKA HITZEZ HITZ
Normalkuntza Batzordetik sortutako proposamenari kasu eginez, Kimika ikasgaia lantzen duten ikasleek elementu kimiko batzuei buruzko akrostikoak burutu dituzte.
Hona hemen guztion artean egindakoa.
Hona hemen guztion artean egindakoa.
2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea
Ab3nduan, pil-pilean
Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, aurreko ikasturteetan bezala, gure institutoko atariak apaindu ditugu.
Batean mezu bereziz betetako zuhaitza daukagu; bestean, aurten aukeratutako leloaren ondoan, Arteagabeitia ikastetxetik etorritako pinpilipausak eta hainbat arlori dagozkion akrostikoak.
Kultura garatzeak gizaki egiten omen gaitu, baita kultura hedatzeak eta partekatzeak ere. Azken biak askoz errezago dauzkagu teknologia berriei esker. Izan ere, hauxe da blog honen asmoa: eskola garapenari dagokiona zabaltzea eta konpartitzea.
B. Etxepare birmoldatuz, euskararen eguna denez,
gure bloga jalgi adi mundura!

Batean mezu bereziz betetako zuhaitza daukagu; bestean, aurten aukeratutako leloaren ondoan, Arteagabeitia ikastetxetik etorritako pinpilipausak eta hainbat arlori dagozkion akrostikoak.
B. Etxepare birmoldatuz, euskararen eguna denez,
gure bloga jalgi adi mundura!
2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena
Euskararen Eguna 4D1 eta 4D2 taldeak - Euskara "Pil-Pilean"
Gorputz Heziketa Mintegian DBH 4. mailako ikasleekin "Gorputz Adierazpena" unitate didaktikoa lantzen egon gara. Bertan, "mimo"-aren inguruko teknikak jorratzen egon gara azkenengo saioetan, eta amaierako ekimena "Euskararen Eguna"-ri begira honako bideo hau egitea izan da.
Euskararen Eguna 2013 - Gurutzeta BHI (Batxilergo 1eko ikasleak)
Batxilergoko 1. mailako ikasleak "Akrosport" inguruko irudi akrobatikoak lantzen egon dira azkenengo saioetan. Ikasleek, lau irudi landu eta batu egin behar zituzten, eta Euskararen Egunarekin erlazionatu egin behar zuten. Amaieran, bideo montaia egin dugu sortu diren irudi ederrenekin.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






