2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Ekainak 17, hirugarren topaketa El Pilar ikastetxean

Ikasturteari bukaera ederra emateko aukera paregabekoa izan dugu, El Pilar ikastetxean, Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dugulako.
Hasierako hamabost minutuak txokoak egokitzen eta LHko ikasleei azalpenak ematen igaro dira.
Hurrengo ordubete txokoz txoko ibili gara :
  • Orduak erlojuetan kokatzen
  • Gorputzarekin zenbaki kapikuak irudikatzen 
  • Adimen espaziala trebatzeko koloredun gomak luzatzen 
  • Segidak betetzen
  • Besoak eta hankak mugitzeko zenbaki bikoitiak eta bakoitiak erabiltzen
  • Logikari ekinez asmakizunak ebazten
Orain dela bost urte proiektu hau martxan jarri genuen, eta topaketa honetan, aurrekoetan bezala, bihotzez egiten dugunak ahaztezin bihurtzen gaituela ik💕si dugu.