2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

ADIMEN ANITZEKOAK IZANEZ GERO

Pasa den astean Balio etikoak ikasgaian, Nosce te ipsum atalaren barruan,Howard Gardner psikologoak egokitutako adimen anizteko teoria ontzat eman dugu geure burua hobeto ezagutzeko, aztertzeko eta ulertzeko. Hori zela eta, DBH 2A, 2B eta 2C taldeetako ikasleek, teoria honi buruzko azalpen laburra entzun ondoren, nolakoak diren haien adimenak ikertzeari ekin diote.
Sorpresa handirk ez! Badirudi argi dagoela zein arlotan espero dugun puntuazio altua eta zeinetan ez hain altua.
Hor sortutako grafikoak ditugu, ikasgeleetako hormak txukuntzen.

2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

ZIENTZIETAKO BATXILERGOKO IKASLEAK NAUKASEN

NAUKAS 2016


Irailak 16an Naukaseko hitzaldiak entzutera joan ginen. Naukas zientzia ekitaldia da, eta urtero Bilbon, zientzialaria batzuk (biologoek, fisikariek astrofisikariek…) zientziari buruzko 10 minutuko hitzaldiak ematen dituzte.

Aurten Gurutzetako zientziako batxilergokoek, joan gara goizeko hitzaldietara.
Hitzaldiek, hainbat gai jorratu dute, adibidez, molekulei buruz, Teiden lan egiten duen astografo batek egindako argazkiei buruz, hizkuntzari lotuta dauden soinuei buruz, eta hainbat gauza gehiago.
Oso interesgarri egon zen, eta asko ikasi genuen. Zientziak ikasteko beste modu bat da,  geletan soilik ez ahal da  ikasi zientzia,  hitzaldi hauetara joatea edo   laboratoriora joatea ere ikasteko aukera paregabea da . Gainera, ikasteaz gain, barre egin genuen eta ondo pasa genuen. Oso esperientzia ona izan da.
 







Beatriz Sevilla – Pianos, torpedos y lo inesperado