2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

ELKAR@BENTURA, hirugarren topaketa

Atzo, ekainaren 20a,  DBHko ikasleentzat ikasturte honen azken eguna izateaz gain, DBHko2Akoek betirako gogoratuko duten eguna izango da.
Elkar@bentura hirugarren topaketa garatu zuten Ibaibe ikastetxean.
Topaketa honek dituen helburu nagusiak honako hauek dira:
- Autonomiaz txokoak bideratzea.
- HHko ikasleen elkarlana kudeateza
- Ardura eta kemena ardieraztea

2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

ADN-ari dagokiona DBHko 4koaren eskutik

Bio-Geoko 4.mailakoek egindako bideoa sarrera honetan ikus daiteke.
Klasean landutakoa bideo batean azaldu behar zuten eta gelakide guztiek parte hartu behar zuten lanean.
Bertan ADNaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena azaltzen dituzte.
ADNak gordetzen duen informazioa zelan bikoizten den eta  informazio hori, proteina zelan bilakatzen den azaltzen da.

NUTRIZIO SISTEMA DBH 3Bkoen eskutik

Nutrizio funtzioa hobeto ulertzeko , DBHko 3 Bko ikasleek funtzio horretan parte hartzen duten lau aparatuei buruzko bideoak egin dituzte. 
Nutrizio ez baita bakarrik elikagaiak liseritu, mantenugaiak eta oxigenoa zeluletara eraman behar dira eta hondakin metabolikoak eta CO2a zeluletatik eta gorputzetik kanporatuak izan behar dira. 
Hori guztia burutu ahal izateko digestio aparatua, arnas aparatua, iraitz aparatua eta zirkulazio aparatuak beharrrezkoa ditugu, hau da, nutrizio funztioa burutzeko beharrezkoak diren 4 aparatuak.




2018(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

J.R.Jiménez ikastetxean, mate@Bentura

Orain dela hiru ikasturte Mate@bentura proiektua J.R. Jiménez ikastetxean martxan jarri genuen. Gaur goizean ikasturte honi dagokion hirugarren topaketa garatu dute DBHko 3D eta 4C ikasleek.
Topaketa honetan sei txokotan aukera anitz daukate ikasleek mat🎆trebetasuna praktikan jartzeko.
Bi txokotan zenbakiak birpasatu ahala psikom🎽trizidade ariketak lantzen dituzte; beste bitan penstatzeko estrat👌giak lantzeko dituzte, hainbat asm💡kizun eta segida osatzen, beste txoko batean orduak erl⏰juetan idatzi dituzte, eta, seigarren txokoan adimen esp📌ziala trebatu dute.
Egun  ederra ondo pasatzeko eta asko ikasteko elkarreng💖ndik

2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

Mate@bentura, EL Pilar ikastetxean, hirugarrena

Gaur DBHko 3Ako ikasleek Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dute.
Abentura guztietan gertatzen den bezala, ozt🌁poak gainditu, gorab🌂herei aurre egin eta arr⛆sku anitz ekidin ostean, txokoetan proposatutako fr👍gei esker, primeran pasatu eta asko ik💪si dugu guztiok elkarr💗ngandik.