- Zientziarekin solasean! topaketaren ediziora joan ginen; alegia, Nobel saridunen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketara.
Martino, Ane Rodriguez eta Anne San Roman.
Bilboko topaketan Dudley HERSCHBACH kimikaria eta Sir John PENDRY fisikaria izan genituen, eta Pedro M. Etxenike ere, topaketaren moderatzaile edo aurkezle aritu zen. Gonbidatutako zientzialariek
lehen pertsonan hitz egin zuten zientziarekin eta ikerketarekin lotuta duten pasioari buruz.
Dudley HERSCHBACH zientzialaria Kalifornian jaioa da eta hainbat espezietako atomoek eta molekulek talka egitea eta erreakzionatzea ahalbidetu zuen aparatu bat asmatu zuen 1959an. Gai horretan egindako
lanengatik 1986an Kimika Nobel Saria eman zioten.
Sir John PENDRY zientzialaria Ingalaterran jaioa da eta fotonikarekin erlazionatutako proiektuetan lan egiten du. Material artifizilekin lan egin du, lehenengo “ikusezintasun-kapa” lortuz besteak beste.
Bi zientzialariek, oso gustura erantzun zieten bertan izandako ikasleek bizipenen eta ibilbide profesionalaren gainean egindako galderei; bai areto barruan, bai atsedenaldian aurrez aurre, argazkiak
ateratzeko edo sinatzeko inongo trabarik jarri gabe. Oso jende hurbila dira bene-benetan.
Hurrengo ikasturtean topaketa hauek antolatzen badira, ia ze ikaslek duten bertara joateko aukera!!!
AINHOA LOPEZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina