2014(e)ko urtarrila 15, asteazkena

KIMIKA BIZIRIK

KIMIKA BIZIRIK
Gaur goizean batxilergoko bigarren mailako zientzietako ikasleok EHUn egon gara, zientzia eta teknologia fakultatean. “Kimika bizirik” proiektuan parte hartu dugu, helburutzat zientziarekiko interesa sustatzea daukana. Jarduera hauek egitea oso interesgarria iruditzen zait gure etorkizunean bideratzeko laguntzen baikaituzte. Gainera irteera hau gogorarazi digu kimika ez dela bakarrik problemak eta ekuazioak paper batean egitea, klasean ohituta gauden bezala, kimika laborategian lantzea askoz dibertigarriagoa eta adierazgarriagoa da, gauzen zergatiak ikusi eta ulertzeko.
Laborategian 4 orduz egon gara praktikak egiten, batzuk guretzat berriak eta ikusgarriak izan direnak, beste batzuk klasean ikusita genituen. Esaterako nitrogeno likidoarekin egindakoa duela bi urte institutuan egin ziguten, baina hain ikusgarria denez gero lehen aldiz ikusi genuen beste gustatu zaigu. Oso eramangarria izan den beste bat nylonarena izan da. Nylonezko zuntzak lortu ditugu hexametilen-diaminaz eta sebakoilo kloruroz abiatuz. Txanpon batzuk kolorez aldatu ditugu NaOH eta zinkaren laguntzaz eta kromatologiaren inguruan esperimentu batzuetan aritu gara.
Atsedenerako tarte bat utzi digute non argazkiak eta tortilla pintxoa ez dira falta izan!

 Karmele Álava  2D1eko ikaslea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina