Abenduaren
11 eta 12an 4DBko ikasleek Barakaldo…ayer/
Barakaldo…atzo ekimenean
parte hartu dugu. Egun bi hauetan Roberto Loizaga Meategiko Ingeniari oihiaren bisita
izan dugu. Hitzaldietan Barakaldoren iraganari buruz hitz egin digu, meategiez
eta siderurgiaz konkretuki.
Oso datu
eta bizipen interesgarriak kontatu dizkigu eta gure herriaren azken mende eta
erdiko garapena eta aldaketa ezagutu ahal izan dugu: espazioak, ohiturak, bizi baldintzak,
elementu arkitektonikoak…
Barakaldo…atzo
proiektuaren bidez, Hartu-Emanak (http://www.hartuemanak.org/) Nagusien etengabeko
ikaskuntzarako eta partaidetza sozialerako elkarteko kideek belaunaldien arteko
lankidetza bultzatzen dute. Ekimenean Barakaldoko beste institutuek ere parte
hartu dute, eta EHUn ere izan dira Hartu-Emanakeko hizlariak.
Hitzaldia
Ciceron filosofoaren aipu batekin hasi zuen “Bere historia ezagutzen ez duenak,
ez da inoiz haurtzarotik aterako”
Bukaeran,
berriz, gomendio bat egin zigun: gaur egungo Barakaldo ondo ezagutu behar dugu,
hemendik 40 urtera nerabe izango direnei nolakoa den kontatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina