2. DBHko 2B1, 2B2 eta 2D1 taldeek Hiritartasuna ikasgaiaren
barruan, lehenengo hiruhilekoan Antzerki Hizkuntza landu dute. Proiektua
normalkuntza planaren barruan sartzen da, eta aldi berean antzerkia eta
hizkuntza (euskara) lantzen ditu. Hau da, jarduera desberdina eginez euskaraz
hitz egiten trebatzen dira ikasleak. Klaseetan zehar antzerkiarekin lotutako
ariketak egiten joan dira, eta ondorio bezala antzerki lan bat prestatu eta
antzeztu dute taldeek. Urtarrilaren 16ean lan hauen aurkezpena izan zen El
Bosco-ko eskolan, bertan parte hartu zuten ikastetxe desberdinetako ikasleek,
IES CRUCES BHIkoak barne. Hemen gure ikastetxeko taldeen antzezlanaren irudi
batzuk.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina