2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Mateabentura, bigarren topaketa

Gaur gure Mateabentura proiektuari dagokion bigarren topaketa garatu dugu El Pilar ikastetxeko LH bigarren ikasleekin batera hainbat eskola jarduera elkarrekin jorratuz.
Topaketa honetan zenbakiak eta oinarrizko forma geometriokoak hartu ditugu ardatz.
Hasieran zenbakien ordena adostu era kooperatiboan eta banan-banan itsasontzi batean "sartu" dituzte LHko ikasleek.
Jarraian, sudokua betetzeko prozesudura azaldu ondoren, burututako hamasei sudokuak elkartu dituzte, Minionsak agertzen ziren eszena dibertigarriei forma emanez.
Bukatzeko, simetriak eta translazioak trebatzeko bi ariketa izan dute.
Ordu eta erdi eman dugu elkarrekin, lan trinko, baina emozioz beterik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina