2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

Bihotzez, bikoteka idazten

Irakurbentura proiektua aurrera eramateko, ikasgelan hainbat jarduera garatzen ditugu. Aurten Bikoteka idazten Mintegian parte hartzen dugunez gero, erabaki dugu proposamen didaktiko hau Irakurbentura proiektuari egokitzea.
Hori dela eta, bigarren topaketa prestatzeko asmoz, DBHko 2. mailako ikasleek bikoteka idazteari ekin diote.
Juan Kruz Igerabidek idatzitako Benetako bihotza olerkia eredutzat hartuz, ikasleek pertsonaiak aldatu eta haiei dagozkien ezaugarriak landu ondoren, bikote bakoitzak olerki berri bat sortu, idatzi eta txukundu du. Horrela bilduma ederra lortuta, haur Hezkuntzako ikasleei helaraziko diegu, haiek geure ikasleek egindakoa disfruta dezaten.


1 iruzkin:

  1. Azken urte hauetan, arlo guztietan, egiten ari zareten lana eredugarria baita...

    Bihotzez...Zorionak!!

    ErantzunEzabatu