2016(e)ko maiatza 2, astelehena

DBHko ikasleak ZIENTZIA AZOKAN

Pasa den larunbatean,apirilak 23, Zientzia Azoka ospatu zen Bilboko Plaza Berrian. Azoka honetan, ikasleok urtean zehar egindako zientzia proiektuak erakusten ditugu.






Gurutzetako institutuko bi talde joan ginen: Pinkytalde eta Free Güifi. Bi talde ginenez gero,teknologia klaseetan landutako bi proiektu aurkeztu genituen. Gure proiektuak haurdun dauden emakumeentzako APP-a eta etxe domotiko bat izan ziren.




Larunbatean, goiz osoa eman genuen gure proiektuak plazara hurbiltzen zen jendeari azaltzen. Arratsaldean ,berriz, diploma eta sari banaketa egin zen. Horretaz aparte, beste institutuetako proiektuak ikusteko aukera izan genuen.






Oso egun ona pasa genuen, giro onean eta zientziaz inguratuta. Anima zaitezte hurrengo urteetan joaten!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina