2016(e)ko abendua 2, ostirala

IBAIBE ikastexean ELKAR@BENTURA garatzen

MIKEL BARRIOS  Azaroaren 29an Ibaibe-ra joan ginen bost urteko umeekin ekintza batzuk egiteko asmoz. Hasirean, bidean, pittin bat urduri nengoen eta beldurtuta ere bai. BAINA UMEAK ikustean eta taldean zegoen giroarekin ondo sentitu nintzen. Egin genituen ekintzak ere oso ondo atera ziren, Umeekin asko ikasi nuen eta pozik sentitu nintz馃挓n.
IRATXE MARTIN Haiekin urduritasuna eta sentimendu txar guztiak ahazten zaizkizu eta dena politago egiten da, beti barre egiten ari direlako; poza zuri transmititzea oso gauza polita da.
SENDOA Ekintza hau gustatu zait espero nuen baino askoz gehiago, konturatu naizelako umeek poza eta maitasuna transmititzen dutela. Nire taldekideok poz-pozik egin genuen lana eta azkenean pena eman zidan Ibaibe-tik ateratzeak.
ANDER T. Oso ondo pasatu nuenm eta berriro joan nahi dut 馃槈
UNAI JIM脡NEZ Espeirientzia zoragarria izan da. Gehien harriru ninduena izan zen azkenean bazekitela oso ondo margotzen eta mozten, ez zuten hain psikomotrizidade txarrik!
ENDIKA Atetik sartu nontzenetik beren aurpegi alaiak aurkitu nituen niri begira. Lehhengoz, harridurazko begirada, baina hiru minutu pasa ondoren guztiok irribarrea geneuka aurpegian, Oso esperientzia polita izan da, ahazten ez den esperientzia bat.
TANIA Pauso txiki bat helburu handi bat lortzeko "Haur Hezkuntzako maistra izan nahi dut" Hori izan zen nire amari bota niona etxera ailegatu bezain laster.


2 iruzkin:

  1. Esperientzia ahaztu ezina, emozio zoragarriak...benetako aprendizaia!!! Pozten na铆z eta zorionak baita, eskerrik asko partekatzeagatik.

    ErantzunEzabatu
  2. Guri esperientzia asko gustatu zitzaigun ere. Umeak oso pozik egon ziren eta dena primera atera zen. Gure gelan ongietorriak izango zarete beti.

    ErantzunEzabatu