2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

MaTe@BeNTuRa, bigarren topaketa El Pilar ikastetxean

Pasa den asteartean DBHko 3Bko ikasleek mateabentura proiektuaren bigarren topaketa garatu zuten.
Prestatzen egon bitartean, argi zegoen jarduera zailena sudokuak egitea, zeren jarduera honek eskatzen du lan handia. Hasieran DBHko ikasleek sudokuak egiten ikasi behar dute eta, horren ostean, nolako azalpenak eman LHko ikasleei ahalik eta ondoen ulertarazteko.
Topaketa burutu ostean, DBHko ikasleei landutakoari buruzko hausnarketa egitea proposatu zaie. Balorapena egiteko, berdinen arteko ikasketan sortzen diren baloreak kontuan hartu dituzte,
LEIRE:  umeen kondidantza sentitu dut ariketak azaltzen dizkiegunean
ANDREA: umeengan esfortzua ikusi dut, dena ondo egitn nahii zutelako, eta, behin eta berriro errepitzen zuten ondo ateratzeko.                  CRISTINA: enpatia nabaria izan da, nik haien lekuan jarri behar izan dut burua azaltzeko orduan       ADRIAN: guztiok zoriotasuna bermatu dugu   OIHANE: ardura garatzeko balio izan du topaketak.        NEREA F.T.: topaketan honetan pazientzia handia adierazi behar izan dut.         JON: nire bikotearekiko adiskidetasuna sendotu dut, bion artean gure umeek sortu diren arazoak gainditzeko.      IKER:umeek lortu duten autonomiak poztu nau. HAIZEA: arreta mantendu behar izan dugu ume guztiekin, sudokuak egitea kosta egin zaielako. RIHAB: hau gozamena! asko disfrutatu dut topaketa honetan.     NEREA F.P.: umeengan lotsa ikusi dut, zeren eta ez baitzuten txarto egin,          EIDER: umeegan arreta gehiago susmatu dut, agian ariketak gehiago gustatu zaizkielako.

2 iruzkin:

  1. Hausnarketa potenteak topaketa eta gero. Posible al da holakoak egitea irakaskuntza tradizionalean? Landu daitezke konpetentzia hauek?
    Bikaina eginiko lana, beti bezala :)
    Zorionak, ikasleei baita irakasleei ere!

    ErantzunEzabatu
  2. Zorionak!!!! Institutuan antolatzen eta aurrera eramaten dituzuen proiektuak EREDUGARRIAK dira!
    Berriro Zorionak!

    ErantzunEzabatu