2017(e)ko apirila 30, igandea

Elkar@bentura bigarren topaketa Arteagabeitian



Martxoaren 23an, Areiagabeitian, bigarren topaketa izan genuen 5 urteko umeekin. BESTE ESPERIENTZIA ON BAT IZATEKO AUKERA IZAN GENUEN. Topaketa hau egiteko, alde batetik beharrezkoa den formazioa jaso genuen, eta beste aldetik ipuin klasikoak hartuta ekintza batzuk prestatu genituen, gure ahozko adierazpena hobetzeko eta umeen ulermena lantzeko  JOSEBE ARANDIA  
Hasteko esan behar dut lehenengo momentuan oso alai nengoela , umeekin egoteko irrikitan , baina “ satortxo” ipuina antzezterakoan , oso urduri nengoela.MONICA DA CRUZ 
GURE AHOZKO ADIERAZPENA LANDU DUGULAKO eta UMEAK HAIEN ULERMENA HOBETU DUTELAKO.   MARIO CUESTA 
Arteagabeitiara heltzean talde handian jarri ginen.Lehenengoz aurkezleak saioa aurkeztu zuen gero magia eta ``Satorra´´ ipuina antzeztu zuten.Aurrekoa bukatu ostean, umeekin txokoetan jarri ginen eta prestatutako ekintzak burutu genituen.LEIRE BARAJA
Formazioa jaso eta gero, liburuxka batzuk prestatu genituen ipuinak kontatzen laguntzeko. Liburuxkak jardueraz beteta zeuden, esaterako, puzzle bat egitea, ipuinaren izenburua jakiteko:lexikoa, kontatutako ipuinaren hitzak ezagutzeko, eta ipuina hobeto ulertzeko beste hainbat ekintza. MARIA BARAJA 
Gero, topaketa bi ataletan banatu genuen. Lehenengoa talde handian aurkezleak , ipuinaren protagonistak eta magoak egin zuten haien lana. Ni, adibidez, aurkezlea izan nintzen.  ALAZNE CARREIRA 
Etxerako fitxa bat ere eman genien gurasoekin betetzeko ANNE GARCÍA Kartulina batean haiek mozorrotuta agertzen diren argazkia oparitu ziguten ITSASO GARTIZ   Lan asko egin behar izan dugu,baina askenean emaitza oso ona izan da eta umeei asko gustau zaie  PATRICIA DORADO 
Esango dut bizitzan bezala, esfortzua eta ahaleginarekin dena lortzen dela. guk lortu genuen, nahiz eta umeak publikorik zailena izan.   IRAIA MILLAN 
Nik uste dut horrelako ekintzak gehiagotan burutu behar zirela, asko ikasten baitugu irakasle lana egiten. UXUE Z.
Era  berean, komentatu nahi ut asko ikasten dugula ekintza hauek egiten , lan asko egin dugulako prestatzeko.IMANOL DOMINGUEZ 2017-04-24

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina