2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Ekainak 17, hirugarren topaketa El Pilar ikastetxean

Ikasturteari bukaera ederra emateko aukera paregabekoa izan dugu, El Pilar ikastetxean, Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dugulako.
Hasierako hamabost minutuak txokoak egokitzen eta LHko ikasleei azalpenak ematen igaro dira.
Hurrengo ordubete txokoz txoko ibili gara :
  • Orduak erlojuetan kokatzen
  • Gorputzarekin zenbaki kapikuak irudikatzen 
  • Adimen espaziala trebatzeko koloredun gomak luzatzen 
  • Segidak betetzen
  • Besoak eta hankak mugitzeko zenbaki bikoitiak eta bakoitiak erabiltzen
  • Logikari ekinez asmakizunak ebazten
Orain dela bost urte proiektu hau martxan jarri genuen, eta topaketa honetan, aurrekoetan bezala, bihotzez egiten dugunak ahaztezin bihurtzen gaituela ik馃挄si dugu.



2 iruzkin:

  1. Esperientzia paregabea bizitzeko aukera izan dugu. Zorionak lan talde osoari. Eskerrik asko eta datorren urtean berriro matematikaz gozatzera

    ErantzunEzabatu
  2. Esperientzia paregabea bizitzeko aukera izan dugu. Zorionak lan talde osoari. Eskerrik asko eta datorren urtean berriro matematikaz gozatzera.
    M贸nica

    ErantzunEzabatu