2021(e)ko martxoaren 15(a), astelehena

BEGIRADA FEMINISTA ERAIKITZEN

 Martxoaren 11an aurten ere Josune Muñoz, Skolastika erakundearen arduraduna, gure institutuan egon da komikietan agertzen diren irudiek nolako mezuak bidaltzen dituzten argitzeko asmoz.

DBHko 4 mailako ikasleek feminismoaren inguruko tailerra egiteko aukera aparta izan dute.

Hasieran begirada sexista zertan datzan eta nolako ezaugarriak dituen adierazi digu eredu ugari aurkeztuz.

Jarraian begirada misoginoari buruzko iruzkina trebatu du, eta, amaitzeko, begirada feministak dakartzan proposamenak aipatu ditu.

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina