2014(e)ko urria 13, astelehena

AUXIBAN EGONALDIA EDERRA

LAU EGUN ZORAGARRI, AUBIXAN!!!

Elgoibarren oso ondo pasatu genuen 28-ok (27 ikasle, irakasle, monitore eta talde bera) kirol eta jolas desberdinak egiten. Joku horiei esker, dibertitzeaz aparte, asko ikasi genuen.
Monitoreekin oso gustura egon gara, batez ere Amaiarekin, bere energiak guztiok mugitzen gintuelako.


Monitoreei eskerrak eman nahi dizkiegu, gurekin lan handia egin dutelako. Etxeak, nahiz eta zaharra eman eta zaratatsua izan, oso paisaia politak zituen inguruan eta barruan, oso giro lasaia eta maitagarria eskeintzen zigun.
                                    
 Iraitz, Janire , Kepa eta Eneko Amor (2D2)


AUBIXA tik ZERURA

Ikasturte hasieran, 2D2 ko ikasleak Elgoibarreko Aubixa barnetegira joan gara. Lau egun igaro ditugu han, irailaren 22tik-25era.
Elgoibarrera joan gara euskera bultzatu, ondo pasatu eta gure arteko harremanak hobetzeko nahian.
Han mota askotako ekintzak eta jokuak zeuzkaten prestatuta eta guztiok guztietan parte hartu dugu. Lau egunetan zehar taldeko giroa asko hobetu da, elkar hobeto ezagutu dugulako.

Aubixan monitore bikainak topatu ditugu. Asko lagundu eta zaindu gaituzte, haiek eta etxeko langileek ere bai.
Baserria oso handia zen. Goiko aldean bazegoen izugarrizko logela eta han guztiok elkarrekin egin dugu lo. Lehenengo solairuan bazeuden  monitoreen bulegoak, komunak, egongela eta zapatilen gela. Behealdean sukaldea eta jangela zeuden.
Hara joatean helburu batzuk geneuzkan, gehienak bete ditugu, batez ere ondo pasatzearena.                                                    
  Fatima, Iker, Iraia eta Aris  


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina