2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

AUXIBAN ELKAR EZAGUTZEN

GUZTIOK Elgoibarren

2. D taldeko 25ak astelehenean (irailak 22) autobusean sartu ginen, lau egun Aubixan pasatzeko prest. Oso urduri geunden eta guztiok hitz egiteari ez genion uzten. Azkenean, Aubixara ailegatu ginen, ordubete bat autobusean pasa ondoren.


Etxe barruan argazki batzuk atera zizkiguten eta monitoreek etxeko arauak azaldu zizkiguten. Geroago jolasak egiten eta monitoreak ezagutzen hasi ginen.
Monitoreak oso jatorrak izan ziren gurekin eta haien seme-alabak izango bagina bezala tratatu gintuzten.


Nahiz eta aste horretan eguraldi oso ona ez egin, oso ondo pasatu genuen denetarik egiten: jolasak, futbola, futbolina, pinpona, abalorioak, txangoak, dantza, mendia..., elkar hobeto ezagutzeko ekintzak, taldeka lan egin...Nahiz eta joku eta ekintza batzuk gogorik gabe hartu, azkenean guzti-guztiak dibertigarriak izan dira.
Oso esperientzia ona izan da eta askoz hobeto elkar ezagutzen dugu orain. Benetan dibertigarria eta polita.   Mila esker!!

Ana, Gabriel, Gorka eta Jone.      2014-10-01          2D2


AUBIXAN? PRIMERAN!
Iritsi ginenean ez genekien zer egingo genuen, baina monitoreen aurpegiek berehala erakutsi ziguten ondo pasatuko genuela,eta horrela gertatu zen.
Asko ikasi dugu,batez ere, taldean lan egiten dugunean, guztia errazago suertatzen dela.
Monitoreek oso ondo antolatu dituzte jokuak,erronkak,ariketak etabar.

Gure euskara hobetu dugu, gehiago erabiltzen. Aubixan sentimendu asko atera ditugu.
Erronkak oso interesgarriak izan dira eta taldean lan egiten ikasi dugu.
Jokuetan guztiok ondo pasatu dugu, baita Teresak ere.

RUBEN, MARINA,JON ANDER eta  HELENA     2014/10/08

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina