2015(e)ko ekaina 2, asteartea

INSTITUTUKO JAIA

Maiatzaren 27an institutuko jaia ospatu zen. Aurten, Batxilergoko 2.mailako ikasleak (GAOE ikasgaian dabizenak) arduratu ziren jaiaren antolakuntzaz. Era askotako jarduerak  antolatu zituzten, eta ikasleen parte hartzea nahiko handia izan zen .
Eguna futbito txapelketaren finalarekin hasi zen. Bi finala egon ziren: alde batetik, DBH 1. eta 2. mailako ikasleena , eta beste alde batetik, DBH 3. eta 4. mailako ikasleak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleena.  
Ordu berean (gimnasioan) Slackline zintan aritzeko aukera izan zuten ikasleak, eta nahi zutenentzako mahai jolas eremu bat ezarri zen ere bai. 

Beste alde batetik, oso arrakastatsua izan zen Boleiboleko zelaian antolatu zen eskulan tailerra. Ainhoaren (plastika irakaslea) zuzendaritzapean egin zen ekitaldi hau. Ikasleek era guztietako "kolganteak" egin zituzten, eta emaitza ikusgarria izan zen.

Eguerditik aurrera ekitaldi ezberdinak egin ziren: taldeen arteko ginkana eder bat, Dj festa, kitarra kontzertua (3D2ko Aritz Baz-ek eskeini zuen kontzertua), eta egunaren amaieran Zumba masterclass bat izan genuen. Ikasle asko animatu ziren dantza egiten, eta emaitza ederra izan zen. 

Jaiarekin bukatzeko, Agenda 21eko argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen. Aurtengo gaia "biodibertsitatea" izan da,  eta irabazleak honako hauek izan ziren: Alisson Andrago (2B2), Jaizkibel Huerta (1B1) eta talde irabazlea 2B2 izan zen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina