2015(e)ko ekainaren 21(a), igandea

MATEABENTURA, hirugarren topaketa


Mateabentura Proiektuaren hirugarren topaketa garatu dugu. Topaketa honetan DBHko 3 mailako ikasleak bi arlotan egon dira lanean, bai zortzi txokotan Lehen Hezkuntzako ikasleek trebatu behar izan dituzten jarduerak azaltzen eta bideratzen , bai Lehen Hezkuntzako ikasleei zortzi txokoetan laguntza emanez.
Dadoak airean txokoan, batuketak eta kenketak arintasunez egin dituzte agertu zaien zenbakia lortu arte.
Bakoitiak ala bikoitiak txokoan, zifra sailkatu ondoren psikomotrizidadeari zegokion agindua bete dute.
Koordenatu cartesiarrak txokoan, kide bakoitzari zegokion puntuan kokatuta, beste puntuei ahoz zein mimikaz azaldu die koordenatuekin batera agertzen zen elementua.
Zer ordu da? txokoan, arbela txikietan agertzen zen ordua marraztu dute  trebezia handiz
Koloredun ertzak txokoan, gerriari heldutako gomez itsasontzia, kometa, tximeleta, euritakoa, etxea, baita izozkia ere. irudikatu ahal izan dituzte.
Ekin logikari txokoan, ulermena eta sormena lotuta denon artean problemak ebaztea da helburua.
Osatu segidak txokoan, arreta trebatzeko balio duen jarduera era egokian gauzatu dute
Zenbaki kapikuak txokoan, lurrean etzanda, sabaiari begira, zenbaki kapikuak zenbaki kapikuak irdudikatu dituzte.
Ezin hobeto bukatzeko, azken argazkiak, askari handia eta oparia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina