2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

DBH 2D1koak Irakurbentura garatzen

Bigarren topaketa garatzeko eguna ailegatu zen, ikasgelan hainbeste lan egindakoa helaratzeko uneari buruz hemen ikasleek idatzitakoa:

LARA RODERO:   Nik oso txarto hasi nintzen… ez nekien nola hasi, ez nekien zer ezan, lotsa asko… desastre bat. baina gero paperak antolatu nituen, umeekin hitz egiten hasi nintzen zer gustatzen jakiteko eta azkenean askatu egin nintzen eta konturatu nintzen umeekin komunean gauza asko daukala. Barre asko egin nuen txotxongiloak egiten, irudimen gehiegi daukatelako!  
JONATHAN PUCCINI:  Zergatik tutu magikoak? Umeek oso ondo egiten zutenez eta ondo pasatzen zutenez, primeran sentitzen nintzen. Nik uste dut oso ondo egin genuela nagusiok ere. Ume txikien magia guri heldu zitzaigun eta horrek niri poz handia eman zidan.
PAULA PINTO TELEPATIKOAK? EZ, ADISKIDE ONAK Atzo arratsaldean bost urteko umeei buruz gauza zoragarri bat deskubritu nuen. Txotxongiloak egiterakoan, ume bakoitzak animalia ezberdin bat aukeratu behar zuen. Sei animalia ezberdin sei umerentzat.  Eta orain politena dator: denak paperen gainean bota ziren eta bakoitzak ezberdin bat hartu zuen itzelezko adiskidetasuna erakusten.
ADRIÁN MONTEJO  Asko disfrutatu dut ikustean neska-mutilak fitxak egiten eta laguntza eskatu gabe elkarri laguntzen.Txotxongiloak nola egin oso azkar ulertu zuten  eta primeran gelditu zitzaizkien.Haiek ere gero ondo pasatu zuten txotxongiloekin jolasten.
AITOR ENRÍQUEZ  Ni gehien harritu ninduena izan zen  nola umeek Tasiori kasu egiten zioten harrituta eta baita ere umeen poza txotxongiloekin jolasten ikustea. Umeek pozik ikustea  erraza da, baina, nire ustez, denak zuri begiratzea arreta ipintzen oso zaila da.
IRATI DE JUAN Zer momenturekin hasi eta zeinekin bukatu? Hau bai arazoa! Gehien harritu ninduena, talde txikian ipuina kontatzea izan zen, umeek nik espero ez nuen era batean jokatu zutelako.  Animaliak antzezten nengoela, haiek ukitu nahi zituzten eta nik, animaliei bizia emateko, txotxongiloak ukitzean koz egingo balute bezala egiten nuen eta haiek azkar eskua kentzen zituzten koz ez egiteko, barrez lehertzen.
RUBÉN DE LA CALLE  Uste nuen ez zidatelako kasurik egingo edo...Baina ikusi nuenean umeen aurpegiak niri begira, ahoa zabalik, klasean baino hobeto egin nuen ipuina. Mila esker, lagunak!
JULENE VISA  Topaketa zoragarri eta harrigarri horri bukaera emateko aldia. Andereñoak “musuak eman” esan eta sei edo zazpi ume buruari buelta eman zioten ni bilatzeko asmoz. Korrika eta irribarrez, nire besoetara etorri ziren eta bihotza musuz handitu zidaten. Izugarrizko maitasuna, imagina...🙈💕

6 iruzkin:

  1. Esperientzia bikaina zuekin bizitzen duguna!
    Ikasle-irakasle zarete eta ondo baino hobeto aritu zineten!! Zorionak berritzeguneko Ane, Susana eta Bertaren partez

    ErantzunEzabatu
  2. Ekiten ikasi duzue eta gainera, disfrutatzen. Horixe da!!!
    Zorionak eta txaloak institutoko ikasle eta irakasleentzat egindako lanagatik.

    ErantzunEzabatu
  3. Ekiten ikasi duzue eta gainera, disfrutatzen. Horixe da!!!
    Zorionak eta txaloak institutoko ikasle eta irakasleentzat egindako lanagatik.

    ErantzunEzabatu
  4. Zorionak, batez ere nire ikasle izan zareteentzat.
    M.Asun

    ErantzunEzabatu
  5. Zorionak, batez ere nire ikasle izan zareteentzat.
    M.Asun

    ErantzunEzabatu
  6. Arteagabeitia eskolako umeen partez musu handiak guztientzat. Primeran pasatu zuten arratsaldea, motza geratu zitzaien, zuek berriro ikusteko grina piztu zen zuek alde egin bezain laster.
    Eta zer esanik ez, mila esker Tasiori, magia gure geletara berriro ekartzeagatik.

    ErantzunEzabatu