2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

Elkar@Bentura Arteagabeitian

HIRUGARREN TOPAKETARI DAGOZKION IRUZKINAK
  • Hirugarren topaketa, besteak baino hobeto atera da. Lehenengo momentuan urduri jarri gara eta zer esango genuen ahaztu zitzaigun. Baina umeak ustean segurtasuna itzuli zitzaigun eta dena ederki egiten saiatu ginen. Umeak maitagarri portatu zalantzarik gabe errepikatuko genuke berriro ekintza hau. Galder eta Monika.
  • Guk sentitu dugu umeek oso ondo pasatu dutela eta asko poztu direla gu klasean sartzean. Gu autonomia handiarekin aritu gara momentu guztietan eta umeak maitasunez zaindu ditugu. Txokoetan guztiek parte hartu dute eta asko disfrutatu dugu umeek eta guk-geuk. Ziuraski topaketa hau ez dugula inork ahaztuko. ASIER ETA MIKEL 
  • Gu piratak izan gara eta oso ondo pasatu dugu. Dena den, onena izan da inprobisatu behar izan genuenean. Zein esperientzia polita! Zoritxarrez talde guztiekin ezin genuen borrokarena egin , denbora falta eta. AITOR eta IKER
  •  Guretzat oso esperientzia ona izan da, batez ere neska-mutilen irribarreak ikusi eta gero. Arazo bakarra izan da ez genuela denbora asko eman prestatu genuen guztia egiteko. Hiru edo lau joku besterik ez genituen egiten neska-mutil talde bakoitzarekin. Asko gustatu zaigu eman diguten azken agurra. Merendola oso ondo egon da azken agurra emateko. Beti gogoratuko dugu esperientzia polit hau. Espero dugu 3. mailan ere ekintza hau egitea. Alazne eta Itxaso
  • Umeek gure hasierako urduritasuna eta beldurra benetako poztasun eta ilusio bilakatu dituzte. Elkarri lagundu diogu eta gutariko bat galtzen bazen edo isilik geratzen bazen, besteak zerbait esaten zuen. Benetan baliogarri sentitu gara gure txokoa onena zela esan digutenean. Neska batek nire izena gogoratzean eta besarkada bat ematean berezi sentiarazi ninduen. Iraia Millán eta Enma Simón   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina