2017(e)ko ekainaren 10(a), larunbata

HEZKUNTZA PLANA gure institutuan

Orain dela hiru aste guk ez genekien zer zen HEZKUNTZA PLANA, ezta izena entzun ere.

Maila batzuetako hainbat ikaslek osatutako batzar batean, ikasketa kooperatiboaren teknika baten bitartez, aipatu dugun PLANA irakurri eta aztertu ondoren, ideia garrantzitsuak atera genituen. Hori zen gure lehenengo helburua: HEZKUNTZA PLANA ezagutzea.

Bigarren lana ikasleen geletan azaltzea zenez, aurkezpen digitala sortu ostean,  zer esango  genien prestatu eta ikasteari ekin genion.

Ikasle, guraso eta ESKOLA KONTSEILUAren aurrean azaltzea nahiko erraz eta baliagarri  egin zitzaigun,  beldur guztiak gainditu  eta geure buruaz harro sentitzen bukatu genuelako.

Onartu behar dugu talde guztietan oso ondo hartu gaituztela eta arreta handiz entzun digutela . Badirudi oso ondo azaldu geniela, saioaren amaieran oso galdera gutxi egin zizkigutelako. Dena den, bi galdera aipatu behar ditugu, 1. E ea Fkoek egindakoak. Galdetu ziguten nondik ateratzen genuen hainbeste ilusio eta zergatik ez ginen lotsatzen. Erantzun genien guk argi genuela orain egingo genuenak garrantzia izango zuela gure etorkizunean eta  gure gustuko lana lortuko bagenu inoiz ez genukeela lanik lantzat hartuko.

Mila esker ikasle guztioi gu hain ondo hartzeagatik eta irakasleei aukera hori eskeintzeagatik.

PAULA & XABI (2.B) UNAI & ENDIKA (2.C)  ENMA, UXUE & IRAIA (2.A)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina