2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

Maitasun erromantikoa desmuntatzen

   Gaur hasiera eman diogu gure insititutuko aste feministari oso jarduera "intenso" batekin.
Josune Muñoz-en eletatik helduta, berrikuste ederra eman diegu maitasun err💝mantikoak luzatzen dizkigun iruzurrei. 
XIX mendeko literaturan agertzen ziren estere👰tipoak aztertu ondoren, gaur egungo literaturara eraman gaitu, nolako ereduak eta nolako estereotipoak mantentzen diren edo, hainbat kasuetan, okerrera egin diren. 
Bigarren partean, Josunek aurkeztu digun komiki bildumari esker, argi geratu da Literaturak ere ahaleginak egiten dituela maitasun erromatikoaren faltsukeriak eta pentsamolde kaltegarriak baztertzeko, joera eta jarrera berriak pr💛p💙stuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina