2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

La Basu-rekin poesia rapeatzen

Aurten institutuko Irakurketa Plana garatzen hasi gara. Proiektu honek dituen helburuetariko nagusi bat  gure ikasleentzat erakargarria izatea da.
Helburu garrantzitsu hori betetzeko asmoz, aste honetan DBHko 4. mailako ikasleek La Basu rap abeslariarekin tailer galanta trebatu dute.

Hasieran zer den Hip-Hop kultura eta kultura hau osatzen duten elementu teknikoak.
Nola hasi zen bera rap mundua ezagutzen eta nolako oztopoak gainditu behar izan zituen,emakumea izateagatik.
Hitz egin du erritmoaz, doinuaz, errimaz, musikaz, poesiaz; baita euskarari buruz ere. Hor mezu ederra eman digu: euskal rap arloan, bera  lehenengo emakumea izan zela; bidea ez dela izan erreza, baina esfortsuz eta kemenez lortu duela.


Mila 💥sker, Helena .. eta laster arte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina