DBH 4 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DBH 4 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

DBHko ikasleak ZIENTZIA AZOKAN

Pasa den larunbatean,apirilak 23, Zientzia Azoka ospatu zen Bilboko Plaza Berrian. Azoka honetan, ikasleok urtean zehar egindako zientzia proiektuak erakusten ditugu.






Gurutzetako institutuko bi talde joan ginen: Pinkytalde eta Free Güifi. Bi talde ginenez gero,teknologia klaseetan landutako bi proiektu aurkeztu genituen. Gure proiektuak haurdun dauden emakumeentzako APP-a eta etxe domotiko bat izan ziren.




Larunbatean, goiz osoa eman genuen gure proiektuak plazara hurbiltzen zen jendeari azaltzen. Arratsaldean ,berriz, diploma eta sari banaketa egin zen. Horretaz aparte, beste institutuetako proiektuak ikusteko aukera izan genuen.






Oso egun ona pasa genuen, giro onean eta zientziaz inguratuta. Anima zaitezte hurrengo urteetan joaten!

2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

JAKINMINA programa....ZERTAN DATZA?

Kaixo guztioi!

DBHko 4mailako Tasio naiz,  eta Lorena, Adrián, Andrea eta Maitaneren izenean kontatuko dizuet , gure esperientzia JAKINMINA programan.
Programa  DBHko 4mailako ikasleei zuzenduta dauden  zenbait hitzalditan datza. Ostiral batzuetan , arratsaldeab, joan gara Unibertsitateko paraninfora, beste ikastetxeetako ikasleekin batera, zientziaren inguruko hitzaldi batzuk entzutera. Hitzaldi horietako gauzarik onena, nire ustez, gai anitzak jorratu dituztela eta, gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez izan zirela.

Egia esanda, hitzaldiren bat aspergarri xamar izan zen eta damutu ginen ostiraleko arratsaldea horrela ematea; baina gehienak, interesgarriak oso izan ziren. Niri, gehien gustatu zitzaidana "Como habla tu cerebro" delakoa izan zen. Oso era didaktikoan azaldu zizkiguten hizkuntzen eta gure burmuninaren arteko harremanak.

Zuetako askok pentsatuko du : "Buaaa, una charla! un viernes por la tarde! ¡Qué rollo...." Baina oker zaudete. Gauza kuriosoak ikasi ditugu ,  primeran pasatu dugun bitartean.

Horretaz aparte, horrelako hitzaldi batetik ateratzean "inportante eta profesional" sentitzen zara; eta familiakoei esan ahal diezu: "...lehengo egunean, moluskuen ugalketari buruzko hitzaldi baten egon nintzen, ingelesez gainera.." Zur eta lur utziko dituzu!

Horregatik gomendatu nahi dizuegu datorren ikasturtean, aukera izanez gero, parte hartzen aninatzeko,  Egin ezazu zerbait zure jakinminaren alde