e-learning etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
e-learning etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

"BIDEOKONFERENTZIAK ESKOLAN" IKASTAROA


2014-2015 ikasturteko formazio ikastaroekin jarraituz, oraingoan irakasleok "Bideokonferentziak eskolan" ikastaroarekin hasi gara. Dagoeneko, eskolatan metodologia berriak sartu dira,eta ikasle askok haien ordenagailuak dituzte. Kuadernoaz aparte bestelako tresnak erabiltzen dira, baina tresna berri horiek erabiltzeko irakasle trebatuak behar dira. Ikastaro honekin trebakuntza horretan murgilduko gara, irakasleei bestelako ariketa batzuk eskeintzeko aukera emango zaizkielako.
Ikastaro honetan bideokonferentzia erabiltzen ikasi, eta gelan sartzeko estrategiak landuko ditugu. Gainera, materialak lortzeko baliabideak aztertuko dira, egin daitezkeen ariketa mota zehatzak landuz.

Mondragon Lingua Enpresak kudeatzen du 10 orduko ikastaroa hau, eta urrian eta azaroan zehar izango dira saio ezberdinak.



2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

STARTINNOVA, egindakoaz hitz egiten

Berrikuntza bultzatzeko asmoz Startinnova programan parte hartzea erabaki genuen ikasturte hasieran. 
Gaur aukera ederra izan dugu egindakoaz zein ikasitakoaz hitz egiteko gure babesleekin, Barakaldoko udaletxekoekin hain zuzen ere.
Eskertzekoa da egindako bisita eta adierazitako interesa.