ikasleen parte hartzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikasleen parte hartzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko maiatzaren 8(a), larunbata

LIBURUETAKO GYNKANA

 Lib📕r📖 n📙zi📚rteko eguna  jarduera berezi batekin ospatu dute DBH ko 4.mailako ikasleek.  Institutuko Irakurketa Plan garatzean, ikasleen inplikazioa eta protagonismoa areagotzea helburu nagusietako bat denez gero, jarduera honetan 20 ikasle gynkana bideratzeko arduradunak izan dira eta beste guztiak, hamabi taldetan bananduta, sei txoketatik pasatu dira probak trebatzen eta puntuak lortzen.


 


2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

SANTA AGEDA

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, institutuko ikasleak Santa Agedari abesteko batu ziren. Hasiera batean DBH 3. mailako ikasleak Gurutzetako kaleetan zehar abesteko asmoa zeukaten, baina egun horretan izan genuen edurtza handia kontutan hartuta institutuan egin zuten. DBH 1. eta 2. mailako ikasleek ere errekreo orduan institutuan bertan egin zuten. Hona hemen egun horretako bideoa:


2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

OSASUNA, KIROLA ETA ELIKADURA INSTITUTUAN

2. batxilergoko GAOEko ikasleak proiektu batean aritu gara azken hilabeteetan, Gurutzetako Institutuko ikasleen elikadura, kirol jarduerak, ohiturak eta norberaren irudia eta pertzepzioa nolako dan jakiteko.
Proiektua aurrera eramateko  honako urratsak  bete ditugu:

Lehenengoz, inkesta bat prestatu genuen (Bizkaiko Foru Aldundiak Kultura Sailak egindako lan batean oinarrituta); geroago, guk emandako datuak konparatu genituen.
Ekintza hori egin eta gero, taldeetan antolatu ginen, eta gure ustez zeintzuk ziren galdera inportanteenak idatzi genituen.
Ondoren, irakasleekin bilera batean azaldu genuen zer nolako funtzioa izango zuen gure proiektuak.
Geroago, ikasleei aurkeztu genien gure proiektua, eta informatika gelan ordutegiak antolatu genituen erantzunak ordenagailuetan eman ahal izateko. Azkenik, bildutako datu guztiak estadistikoki aztertu genituen.
Gure ustez, lan hau oso erabilgarria izan daiteke institutuko ikasleen ohiturak ezagutzeko. Gainera, balio handiko materiala izan daiteke etorkizunean egin ahal diren lanetan.

Honako helbide honetan dauzkazue gure lanaren emaitza guztiak:


Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

Latindar Literatura, buru-mapak eta AulaBlog

Pasa den astean aulablog irakasle-taldeak formazio saioa garatu zuen.
Saio honetan 2.batxilergoko  Yurena Román  eta Izaskun Martinez ikasleek  parte hartu zuten.
Helburua zen  latindar lirikari buruzko buru-mapak egiteko prozedura azaldu eta baloratzea. Gure ikasleek eredu ona emanda,  spicynodes aplikazioa garatzeari ekin genion.