irakurbentura proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irakurbentura proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

IRAKURBENTURA, eskutik helduta

Irakurbentura Proiektuaren hirugarren topaketa ospatu dugu. Topaketa honetan helburu nagusia elkarrekin disfrutatzea zen. DBHko ikasleek bi eratan disfrutatu egin dute. Bata, sei txokotan Haur Hezkuntzako ikasleek garatu behar zituzten jarduerak azaltzen; bestea Haur Hezkuntzako ikasleak sei txokoetara eraman eta laguntza emanez, froga guztiak ahalik eta ondoen gainditzeko asmoz. 
Haur Hezkuntzako ikasleek, haien laguntzaileen eskutik helduta, ilusio handiz eta indar guztiekin parte hartu dute txoko guztietan.
Pinotxo txokoan, gezurrak harrapatu eta puxikak astindu dituzte.
Toy Story txokoan, jostailu bihurtu dira.
Dalmata txokoan, hamaika modutan zenbakiak irudikatu dituzte
Puntu txokoan, Peter H. Reynolds-ek idatzitako ipuina entzun ondoren, haien puntuak marraztu eta txukundu dituzte.
Ipuin Nahasiak txokoan, lau ipuinetako zatiak sailaktu eta ordenatu dituzte.
Piratak txokoan sartzeko ezinbestekoa zen pirata izatea, hori dela eta buruan txano jarri, sorbandan loro koloretsua kokatu eta eskuan ezpata hartu ondoren, Morgan pirataren altxoarraren bila joan dira. Altxorra topatu duten lekuan azken argazkiak egin ditugu.

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Irakurbentura esperientzia aurkezten

Azaroaren 12an Barakaldoko Berritzeguneko XXVIII. Jardunaldi Pegagogikoetan aurreko ikasturtean garatutako Irakurbentura proiektua aurkeztu dugu. Jardunaldi hauetako gaia aniztasunaren tratamendua zenez, DBHko etapan sortzen diren egoerak eta zailtasunak azaldu ditugu eta, honekin batera, komentatu dugu zerrtan oinarritu dugun egindako lana eta nolako lorpenak izan ditugun. 


2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

NEREA ASTOREKA-k ekarritako maleta


Oso maleta berezia zen. 
Ipuinez, panpinez eta txontxongiloz beteta zegoen maleta ireki bezain pronto, panpinak aulkietan eserita, txontxongiloak lurrean etzanda eta ipuinak  ikasgela erdian pilatuta geratu ziren, ikasleen zain agian.
Horrelako hasiera  eman dio saioari. Dirudienez, entzuleen arreta erakartzea da ezinbesteko helburua.
Irakurbentura proiektua dela-eta, Nerea Astoreka DBH2B1 ikasgelan egon da. Ipuinak kontatzeko orduan hainbat aholku eta truko azaldu digu. Teknika eta bihotza elkartuz gero, ipuinak trebatzeak ikasleen formazioa hobetzen du arlo askotan, batez ere komunikazioan eta autonomian. Horretan gaude eta.