elkarbizitza trebatzen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
elkarbizitza trebatzen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

BaTXileRGoKoEI agurra

Ikasturtea bukatzear daukagu...eta, Bigarren Batxilergoko ikasleak agurtzeko unea ailegatu zaigu.
Aurreko ostegunean, maiatzaren 24an, ikasleak, familiak eta irakasleak elkartzeko aukera ederra suertatu zitzaigun. 
Elkarrekin izandako garaia bihotzean g💝rde, eta, hemendik aurrera sortuko zaizuen ibilibidea ilusio handiz eta kemen💪z bete dezazuela.

2017(e)ko apirilaren 30(a), igandea

Elkar@bentura bigarren topaketa Arteagabeitian



Martxoaren 23an, Areiagabeitian, bigarren topaketa izan genuen 5 urteko umeekin. BESTE ESPERIENTZIA ON BAT IZATEKO AUKERA IZAN GENUEN. Topaketa hau egiteko, alde batetik beharrezkoa den formazioa jaso genuen, eta beste aldetik ipuin klasikoak hartuta ekintza batzuk prestatu genituen, gure ahozko adierazpena hobetzeko eta umeen ulermena lantzeko  JOSEBE ARANDIA  
Hasteko esan behar dut lehenengo momentuan oso alai nengoela , umeekin egoteko irrikitan , baina “ satortxo” ipuina antzezterakoan , oso urduri nengoela.MONICA DA CRUZ 
GURE AHOZKO ADIERAZPENA LANDU DUGULAKO eta UMEAK HAIEN ULERMENA HOBETU DUTELAKO.   MARIO CUESTA 
Arteagabeitiara heltzean talde handian jarri ginen.Lehenengoz aurkezleak saioa aurkeztu zuen gero magia eta ``Satorra´´ ipuina antzeztu zuten.Aurrekoa bukatu ostean, umeekin txokoetan jarri ginen eta prestatutako ekintzak burutu genituen.LEIRE BARAJA
Formazioa jaso eta gero, liburuxka batzuk prestatu genituen ipuinak kontatzen laguntzeko. Liburuxkak jardueraz beteta zeuden, esaterako, puzzle bat egitea, ipuinaren izenburua jakiteko:lexikoa, kontatutako ipuinaren hitzak ezagutzeko, eta ipuina hobeto ulertzeko beste hainbat ekintza. MARIA BARAJA 
Gero, topaketa bi ataletan banatu genuen. Lehenengoa talde handian aurkezleak , ipuinaren protagonistak eta magoak egin zuten haien lana. Ni, adibidez, aurkezlea izan nintzen.  ALAZNE CARREIRA 
Etxerako fitxa bat ere eman genien gurasoekin betetzeko ANNE GARCÍA Kartulina batean haiek mozorrotuta agertzen diren argazkia oparitu ziguten ITSASO GARTIZ   Lan asko egin behar izan dugu,baina askenean emaitza oso ona izan da eta umeei asko gustau zaie  PATRICIA DORADO 
Esango dut bizitzan bezala, esfortzua eta ahaleginarekin dena lortzen dela. guk lortu genuen, nahiz eta umeak publikorik zailena izan.   IRAIA MILLAN 
Nik uste dut horrelako ekintzak gehiagotan burutu behar zirela, asko ikasten baitugu irakasle lana egiten. UXUE Z.
Era  berean, komentatu nahi ut asko ikasten dugula ekintza hauek egiten , lan asko egin dugulako prestatzeko.IMANOL DOMINGUEZ 2017-04-24

2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

Arteagabeitian Mate@bentura bigarren topaketa

DBHko 3Ako ikasleek Mate@bentura proiektuaren bigarren topaketa Arteagabeitia ikastetxean trebatu zuten martxoaren 13an.  Topaketa burutu ostean, DBHko ikasleek landutakoari buruzko hausnarketari ekin zioten.  Balorapena egiteko, berdinen arteko ikasketan sortzen diren baloreak kontuan hartu dituzte.
LARA:  PAZIENTZIA  gauza batzuk pizka bat zailak ziren eta umeei kostatzen zitzaien.
MAIDER: umeengan ahalegina ikusi dut, umeak asko ahalegin ziren guk proposatutako ariketak ahalik eta ondoen egiteko eta dena ondo ateratzeko.             LEIRE P.: AUTONOMIA umeek haibat gauza beren kabuz egin ahal zutela konturatu  nintzen.      ASIER A.MOTIBAZIOA geure etorkizunean aukeratzeko nolako lana egin nahi dugun esperientzia motibagarria izan da         JULENE.: topaketan honetan ADOREA haientzako adibide bezzala ikusi nuen nire burua          EIDER ABASCAL: K💙NFIDANTZA behin ulertuta, dusfrutatzen hasi ginen haiekin batera. Umeengan konfidantza handiz amaitu genuen          ANE P.: TREBETASUNA simetria lantzeko ariketa espero nuen baino azkarrago bukatu zuten          IRATI DE JUAN : POZA  umeak poz-pozik zeuden gu bertan ikustean, horregatik nire taldeko neska batek besarkada bat eman zigun.    MAITANE  : TREBETASUNA izan zuten gauza berriak frogatzekoasko disfrutatu dut topaketa honetan.     MAIALEN HARROTASUNA gure lana emankorra izan zen; haren fruituak eman zituela ikustean, harro sentitzen nintzen. Umeak guztora egon zirela uste dut eta horrek poza eragiten dit.      LEIRE G.: umeegan arreta  susmatu dut, ariketak ondo egin nahi ztituzten    JON ANDER : POZA  sentitu nuen nola lortu genuen haiel gauzak ulertzea eta ondo egitea    MAIDER : ENPATIA sentitu nuen, askotan haien lekuan jarri behar nintzelako nola azaldu jakiteko, haiek ulertu ahal izateko moduan.