mateabentura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
mateabentura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Ekainak 17, hirugarren topaketa El Pilar ikastetxean

Ikasturteari bukaera ederra emateko aukera paregabekoa izan dugu, El Pilar ikastetxean, Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dugulako.
Hasierako hamabost minutuak txokoak egokitzen eta LHko ikasleei azalpenak ematen igaro dira.
Hurrengo ordubete txokoz txoko ibili gara :
  • Orduak erlojuetan kokatzen
  • Gorputzarekin zenbaki kapikuak irudikatzen 
  • Adimen espaziala trebatzeko koloredun gomak luzatzen 
  • Segidak betetzen
  • Besoak eta hankak mugitzeko zenbaki bikoitiak eta bakoitiak erabiltzen
  • Logikari ekinez asmakizunak ebazten
Orain dela bost urte proiektu hau martxan jarri genuen, eta topaketa honetan, aurrekoetan bezala, bihotzez egiten dugunak ahaztezin bihurtzen gaituela ik💕si dugu.



2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

Mate@benturatzen Gurutzeta ikastetxean

Astearteko arratsaldean, Hauspoa dela eta, DBHko 2.,3, eta 4. mailetako hainbat ikasle Gurutzetako ikastetxeko LH-ko 2.mailako ikasleekin elkartu ziren Mate@bentura proiektua trebatzeko.
Oso esperientzia egokia gure ikasleek zeharkako konpetentziak indar ditzaten.
Topaketaren lehenengo aldian, gure ikasleek LHko ikasleei ulertazari diete zer den eta zertan datzan simetria eta, honekin batera, alfabetoa erabltzen dugunean, matematikari ekiten diogula azaldu diete.
Bigarren partean, tan-gram-ak eta kartesiar koordenatuak lan-ardatza izan dira.
Lan egiteko giro z😍ragarrian aritu dira eta elkarrengandik gogotsu ikasi dute.
Mila esker  Gurutzetako tutoreei eta ikasleei!

2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

Mate@bentura El Pilar ikastetxean

Abenduaren 10ean DBHko 4B-ko ikasleak El Pilar ikatsetxeko LH-ko 2.mailako ikasleekin elkartu ziren Mate@bentura proiektuari hasiera berria emanez.
Ordubete eta erdia ber🕙hala igaro zen ondorengo jarduerak burutzen:
  • Simetriak landu ondoren, hexagonak kolorez eta informazioz bete dituzte LH-ko ikasleek.
  • Braille alfabetoaren sorrera entzun ostean, taldeko leloa  Braile eratan idatzi eta taldeko mosaikoa egokitu.
  • Kartesiar koordenatuak erabiltzen ikasi eta pertsonaia misteriotsuak konpondu dituzte
  • Bukatzeko, tan-gramaz irudiak trebezia handiz sortu dituzte. 

2018(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

J.R.Jiménez ikastetxean, mate@Bentura

Orain dela hiru ikasturte Mate@bentura proiektua J.R. Jiménez ikastetxean martxan jarri genuen. Gaur goizean ikasturte honi dagokion hirugarren topaketa garatu dute DBHko 3D eta 4C ikasleek.
Topaketa honetan sei txokotan aukera anitz daukate ikasleek mat🎆trebetasuna praktikan jartzeko.
Bi txokotan zenbakiak birpasatu ahala psikom🎽trizidade ariketak lantzen dituzte; beste bitan penstatzeko estrat👌giak lantzeko dituzte, hainbat asm💡kizun eta segida osatzen, beste txoko batean orduak erl⏰juetan idatzi dituzte, eta, seigarren txokoan adimen esp📌ziala trebatu dute.
Egun  ederra ondo pasatzeko eta asko ikasteko elkarreng💖ndik

2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

Mate@bentura, EL Pilar ikastetxean, hirugarrena

Gaur DBHko 3Ako ikasleek Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dute.
Abentura guztietan gertatzen den bezala, ozt🌁poak gainditu, gorab🌂herei aurre egin eta arr⛆sku anitz ekidin ostean, txokoetan proposatutako fr👍gei esker, primeran pasatu eta asko ik💪si dugu guztiok elkarr💗ngandik.


2018(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

MATE@bentura El Pilar ikastetxean big@rren topAketa

Martxoaren 6an DBHko 3Ako ikasleek mate@benturari dagokion bigarren topaketa garatu dute El Pilar ikastetxean.
Topaketa honek dituen helburuak ondorengoak dira:
  • Erabakiak hartzeko estrategiak kudeatzea
  • Logikaren bidez ahalik eta informazio gehien lortzea
  • Arreta ondo bideratzea
  • Autonomia areagotzea
Helburu hauek bideratzeko, proposatutako ariketak hainbat arlokoak izan dira: kalkulu metala, adimen espaziala eta sudokuak...hauek ebatsi ondoren hara zori😊ntasuna!!  Hobeto esanda, hara auton💫mia!

2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Mate@bentuRa EL Pilar ikastetxean

Orain dela lau urte hasi ginen El Pilar ikastetxean Mate@bentura izenako esk🎓la proiektua. 
Aurten, berriro, DBHko 3 mailako ikasleak LHko 2 mailako ikasleekin elkartuko dira haien arteko ikaskuntza kolab🎁ratiboa gauzatzeko aukera sor dadin.
Lehenengo topaketa irakasleok  gaur egon gara baloratzen: proiektuari  hasiera eman genionean, ilusi🎨ak eta zerbait berezia egiteko gog💡ak bultzatzen gintuzten, orain ilusioz eta gogoz proiektua bideratzen dugu guztion lana ahalik eta ondoen trebatzeko nahian.👣👣

2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

HIRUGARREN TOPAKETA mate@bentura ARTEAGABEITIA ikastetxean

Ikasturtea amaitzear daukagu eta, honekin batera, Mate@bentura proiketua ere baloratzeko unea ailegatu zaigu. Pasa den astean burutu genuean Arteagabeitia hirugarren topaketa eta horren ostean DBHko ikasleek galdetegi bat osatu dute haien iritzia jakinarazteko.
Hona hemen hainbat datu:
Arteagabeitia ikastetxeak emandako harrera kontuan hartzen badugu,  %55.6-ak bost batekin baloratzen du eta %44,4ak lau batekin baloratzen du.
LHko ikasleekiko harremanak baloratzerakoan,  %55,6ak, lau bat proposatzen du, eta %33.,3ak bost bat.
Hirugarren topaketa izan da gehien gustatu zaiena, %44,4ak lau batekin eta %55,6ak bost batekin.
Euskararen erabilerari dagokionez, %55.6-ak lau batekin baloratzen du eta %44,4ak bost batekin.
Argi dagoenez, banaketa orekatsu ateratzen da, baina zalantzarik gabe gehinezko baloreetan kokatuta geratzen dela Mate@bentura proiektua
1💙💚💜 sker, posible izatea egiten duzuen guztioi!


2017(e)ko ekainaren 3(a), larunbata

MATE@bentura, hirugarren topaketa EL PILAR ikastetxean

El Pilar ikastetxean hirugarren topaketa maiatzaren 30ean garatu dugu. Gymatekana jarduerari ekin diogu, logika-matematika, adimen espaziala eta psikomotrizidtatea trebatuz. DBHko ikasleok bi taldetan banadu ginen: Frogatzaileak eta Laguntzaileak. Ni frogatzailea izan naiz eta nire txokoan logikaren bidez segidak osatu behar zituzten LHko ikasleek.IKER A.
EDIER hirugarren topaketa hau dibertigarriena izan da, ume berriak ezagutu ditudalako. Iker eta biok MARIA AGNESI talderaren laguntzaileak izan gara. IKER G. Hoberena umeekin lan egitea, uste dut gehien kostatu zaiena Segidak osatzeko txokoa izan dela.
ENEKO txokorik zailena non erlojuetan orduak kokatu behar izan zituzten, orratzekein nahasten ziren eta. OIHANE momenturik bereziena neska baten konfidantza lortzea, oso lotsatia zenez gero, apenas ez zuen hitz egiten.
NEREA F T gure taldeko umeentzako txokorik errezena gorputzareki zenbaki kapikuak egitea izan da, eta niretzat onen, agurtzerakoan,  haiek emandako besarkadak eta muxuak. CRISTINA txokoetara joan baino lehen umeei zer egingo zuten azaldu diegu.
JON asko gustatu zait laguntzailea izatea, txoko guztietatik pasatu behar dugulako. Eta garaileak izan garela ! RUBÉN txokorik errezena BIkoitia ala BAkoitia txokoa izan da, zenbakiak errrepasatzeaz gain hainbat mandatu bete behar zuten eta hor bai ederra pasatu dugu.
ALEX zailena txoko batetik beste batera joatea izan da, umeak korrika hasten ziren eta gero kosta egiten zitzaien arreta jartzea txokoaren azalpena  RIHAB lehenengo arazoa izan da pasahitza buruz ikastea, denbora luze eman dugu horretan.
 AINGERU gure taldeak NEWTON zuen izena eta froga guztiak egin eta gero, lortu dugu 31 puntu. ADRIÁN gehien kostatu zaiena koloredun ertzeak osatzea izan da.


2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

Arteagabeitian Mate@bentura bigarren topaketa

DBHko 3Ako ikasleek Mate@bentura proiektuaren bigarren topaketa Arteagabeitia ikastetxean trebatu zuten martxoaren 13an.  Topaketa burutu ostean, DBHko ikasleek landutakoari buruzko hausnarketari ekin zioten.  Balorapena egiteko, berdinen arteko ikasketan sortzen diren baloreak kontuan hartu dituzte.
LARA:  PAZIENTZIA  gauza batzuk pizka bat zailak ziren eta umeei kostatzen zitzaien.
MAIDER: umeengan ahalegina ikusi dut, umeak asko ahalegin ziren guk proposatutako ariketak ahalik eta ondoen egiteko eta dena ondo ateratzeko.             LEIRE P.: AUTONOMIA umeek haibat gauza beren kabuz egin ahal zutela konturatu  nintzen.      ASIER A.MOTIBAZIOA geure etorkizunean aukeratzeko nolako lana egin nahi dugun esperientzia motibagarria izan da         JULENE.: topaketan honetan ADOREA haientzako adibide bezzala ikusi nuen nire burua          EIDER ABASCAL: K💙NFIDANTZA behin ulertuta, dusfrutatzen hasi ginen haiekin batera. Umeengan konfidantza handiz amaitu genuen          ANE P.: TREBETASUNA simetria lantzeko ariketa espero nuen baino azkarrago bukatu zuten          IRATI DE JUAN : POZA  umeak poz-pozik zeuden gu bertan ikustean, horregatik nire taldeko neska batek besarkada bat eman zigun.    MAITANE  : TREBETASUNA izan zuten gauza berriak frogatzekoasko disfrutatu dut topaketa honetan.     MAIALEN HARROTASUNA gure lana emankorra izan zen; haren fruituak eman zituela ikustean, harro sentitzen nintzen. Umeak guztora egon zirela uste dut eta horrek poza eragiten dit.      LEIRE G.: umeegan arreta  susmatu dut, ariketak ondo egin nahi ztituzten    JON ANDER : POZA  sentitu nuen nola lortu genuen haiel gauzak ulertzea eta ondo egitea    MAIDER : ENPATIA sentitu nuen, askotan haien lekuan jarri behar nintzelako nola azaldu jakiteko, haiek ulertu ahal izateko moduan.


2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

MaTe@BeNTuRa Arteagabeitia ikastetxean

LEIRE P. "Niri asko guztatu zait topaketa. esperientzia berri bat eta ahatezina dela uste dudalako. gainera, pasaden urtean bost urteko umeekin egon ginen, baina aurtean handiagoak ziren eta gladera gehiago egiten dizkiguten"
ANE P. "Pozik eta ilusioz beteta sentitu naiz momentu horretan andereño bihurtu nintzelako"
EIDER "Topaketa garatzean pixka bat urduri nengoen, baina ariketak egiten pozik eta beraiekin gauza gehiago egiteko gogoz nengoen" 😍
MAIALEN "Umeak maitegarriak izan dira eta haiekin bururtutako jarduerak, nire ustez, dinaminoak eta entretenigarriak izan dira"
JULENE "Nire ustez, hau bezalako jarduerak beste motako adimenak bermatzeko balio du"💗


2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

MATE@bentura: aurkera aparta EL Pilar ikastetxean

ALEX "Abenduaren 13an el Pilar ikastetxean Mateabentura topaketa garatu genuen"
ANDREA "Klasean sartzean lasaitu nintzen eta, umeekin hitz egiten hasterakoan, oso ondo sentitu nintzen"        ADRIAN "Errepikatu nahi dut, oso ondo pasatu nuen eta."     IKER A. "Klasean sartzean urduri nengoen, baina nire taldeko umeekin egotean egoera hobetu zen"😏
LEIRE "Nire ustez, oso esperientzia ona izan da eta asko ikasi dut"💥      DANI "Umeak, tangramak guk egin genituela esan genienean, harrituta geratu ziren"💫       RIHAB "Oso ondo pasatu dugu eta espero dut laster bueltatzea"💙     OIHANE "Espero dut bigarren topaketan honetan bezain ondo pasatzea, edo hobeto!"    JON G. "Guk egindako trangramekin hasi ginen jolasten. Irudi asko egin genituen. ariketa hori asko gustatu zitzaien, aurrekoa baino dibertigarriago zelako,"

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

MATEABENTURATZEN BERRIRO EL PILAR IKASTETXEAN

Iazko esperientzia berriro egitea espero genuen eta lortu dugu.
Gaur izan dugu lehenengo topaketa, helburu nagusia elkar ezagutzea eta konfidantza bermatzea izanik.
Hasteko, Braile sisteman LHko ikasleek haien izenak sortu eta talde bakoitzak  elkarlanari dagokion lelo bat ekoiztu du. Jarduera honen bidez ikasleek kode berri bat erabiltzeko trebezia lantzen dute.
Horren ostean, Teknologia eta Plastikan landutako tangramak oparitu dizkiegu LHko ikasleei. Zoragarria izan da haiek esandakoa entzutea eta sortutako iribarrea ikustea. Hau oparia!
Mila esker guri emandako harreragatik!



2015(e)ko uztailaren 7(a), asteartea

MATEABENTURA, lortu duguna

Esperientzia honen bidez ondorengo helburuak lortu ditugu:
-       Irakasleek ikasleen partekatzea sustatzeko proposamen didaktikoei buruzko formazioa jasotzea.
-       Hainbat arloko irakasleek pentsamendu matematikoa lantzen duten estrategiak ezagutu eta egokitzea.
-       DBHko 3 mailako ikasleek haien ikasteko prosezuan konpromiso intelektuala eta soziala adierazteko aukera izatea.

-       Beste ikastetxeekin lan egiteko sarea trebatzea.

2015(e)ko ekainaren 21(a), igandea

MATEABENTURA, hirugarren topaketa


Mateabentura Proiektuaren hirugarren topaketa garatu dugu. Topaketa honetan DBHko 3 mailako ikasleak bi arlotan egon dira lanean, bai zortzi txokotan Lehen Hezkuntzako ikasleek trebatu behar izan dituzten jarduerak azaltzen eta bideratzen , bai Lehen Hezkuntzako ikasleei zortzi txokoetan laguntza emanez.
Dadoak airean txokoan, batuketak eta kenketak arintasunez egin dituzte agertu zaien zenbakia lortu arte.
Bakoitiak ala bikoitiak txokoan, zifra sailkatu ondoren psikomotrizidadeari zegokion agindua bete dute.
Koordenatu cartesiarrak txokoan, kide bakoitzari zegokion puntuan kokatuta, beste puntuei ahoz zein mimikaz azaldu die koordenatuekin batera agertzen zen elementua.
Zer ordu da? txokoan, arbela txikietan agertzen zen ordua marraztu dute  trebezia handiz
Koloredun ertzak txokoan, gerriari heldutako gomez itsasontzia, kometa, tximeleta, euritakoa, etxea, baita izozkia ere. irudikatu ahal izan dituzte.
Ekin logikari txokoan, ulermena eta sormena lotuta denon artean problemak ebaztea da helburua.
Osatu segidak txokoan, arreta trebatzeko balio duen jarduera era egokian gauzatu dute
Zenbaki kapikuak txokoan, lurrean etzanda, sabaiari begira, zenbaki kapikuak zenbaki kapikuak irdudikatu dituzte.
Ezin hobeto bukatzeko, azken argazkiak, askari handia eta oparia.

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

MATEABENTURA, lehenengo topaketa

MATEABENTURA izeneko esperientziari pasa den euskeraren egunean hasiera eman diogu.
DBH 3. mailako ikasleek El Pilar ikastetxeko LH 2. mailako ikasleekin bi eskola jarduera garatu dituzte, gaitasun logiko-matematikoa  trebatzeko asmoz.