adimen emozional etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
adimen emozional etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

MaTe@BeNTuRa Arteagabeitia ikastetxean

LEIRE P. "Niri asko guztatu zait topaketa. esperientzia berri bat eta ahatezina dela uste dudalako. gainera, pasaden urtean bost urteko umeekin egon ginen, baina aurtean handiagoak ziren eta gladera gehiago egiten dizkiguten"
ANE P. "Pozik eta ilusioz beteta sentitu naiz momentu horretan andereño bihurtu nintzelako"
EIDER "Topaketa garatzean pixka bat urduri nengoen, baina ariketak egiten pozik eta beraiekin gauza gehiago egiteko gogoz nengoen" 😍
MAIALEN "Umeak maitegarriak izan dira eta haiekin bururtutako jarduerak, nire ustez, dinaminoak eta entretenigarriak izan dira"
JULENE "Nire ustez, hau bezalako jarduerak beste motako adimenak bermatzeko balio du"💗


2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

IBAIBE ikastexean ELKAR@BENTURA garatzen

MIKEL BARRIOS  Azaroaren 29an Ibaibe-ra joan ginen bost urteko umeekin ekintza batzuk egiteko asmoz. Hasirean, bidean, pittin bat urduri nengoen eta beldurtuta ere bai. BAINA UMEAK ikustean eta taldean zegoen giroarekin ondo sentitu nintzen. Egin genituen ekintzak ere oso ondo atera ziren, Umeekin asko ikasi nuen eta pozik sentitu nintz💟n.
IRATXE MARTIN Haiekin urduritasuna eta sentimendu txar guztiak ahazten zaizkizu eta dena politago egiten da, beti barre egiten ari direlako; poza zuri transmititzea oso gauza polita da.
SENDOA Ekintza hau gustatu zait espero nuen baino askoz gehiago, konturatu naizelako umeek poza eta maitasuna transmititzen dutela. Nire taldekideok poz-pozik egin genuen lana eta azkenean pena eman zidan Ibaibe-tik ateratzeak.
ANDER T. Oso ondo pasatu nuenm eta berriro joan nahi dut 😉
UNAI JIMÉNEZ Espeirientzia zoragarria izan da. Gehien harriru ninduena izan zen azkenean bazekitela oso ondo margotzen eta mozten, ez zuten hain psikomotrizidade txarrik!
ENDIKA Atetik sartu nontzenetik beren aurpegi alaiak aurkitu nituen niri begira. Lehhengoz, harridurazko begirada, baina hiru minutu pasa ondoren guztiok irribarrea geneuka aurpegian, Oso esperientzia polita izan da, ahazten ez den esperientzia bat.
TANIA Pauso txiki bat helburu handi bat lortzeko "Haur Hezkuntzako maistra izan nahi dut" Hori izan zen nire amari bota niona etxera ailegatu bezain laster.


2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

ELKAR@BENTURA proiektua RONTEGI ikastetxean

Pasa den astelehenean DBHko 2Bko ikasleek Rontegi ikastetxeko bost urteko umeekin Elkar@bentura proiektuari dagokion lehenenego topaketa garatu dute.
Formazio saioa azaroan 3an izan zutenetik atzo arte, geldirik gabe egon dira lanean: Rontegiko ikasleentzako eskutitz bereziak egin, aurkezpen bideoa ekoiztu eta topaketan trebatu behar zituzten eskulanak nola azaldu eta nola lagundu prestatu dute.
       Topaketa garatu ostean, baloratu egin dute: Hona hemen ikasleek idatzitakoaren laburpena:
JONE: Besteei begira, ikasten da. oso esperientzia polita iruditu zait, oso ondo pasatu baitugu umeekin.        LAURA GORDILLO: Nahi dut egun gehiagotan joan, oso neska-mutil maitagarriak eta dibertigarriak direlako.       XABI "Errepikatzeko gogoz!!! 
  DIEGO " Asko ikasi nuen haiekin eta nola ssentitzen diren irakasleak jakin nuen, baina oso esperientzia ona izan da."       MIKEL "Eskulanak egi nahi zituztela esaten ziguten behin eta berriz...."                NOHAILA "Ume txikiak, baina bih💟tz handikoa"
LUCIA DAMOTA "Espero nuen baino askoz gehiago gustatu zait"      UNAI "txikiak fisikoki, baina handiak barrutik"         VERONICA "Ez nuen espero haibesteko konfidantza hartzea eta hain azkar denobra pasatzea."           NAIARA "Umeekin egotea ezin hobea izan d💥
         SENDOA "Oso ondo pasatu nuen haiekin elur-maluta eta komekokosa egiten lagunduz"
PAULA BARAJA "Joan baino lehenago, oso urduri nengoen zeren eta ez nekien nola tratatu umeak eta nola sortu harremanak, baina hasieratik urduritasuna desagertu zitzaidan eta oso gustora egon nintzen"            IZARO: Maitatua sentitzea, hori bai poza! Ailegatu nintzenean urduri sentitu nintzen, baina umeekin taldean eser eta berehala urduritasun hori joan eta .. irakasle sentitu nintzen. Primerako esperientzia!

2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

IRAKURBENTURA, eskutik helduta

Irakurbentura Proiektuaren hirugarren topaketa ospatu dugu. Topaketa honetan helburu nagusia elkarrekin disfrutatzea zen. DBHko ikasleek bi eratan disfrutatu egin dute. Bata, sei txokotan Haur Hezkuntzako ikasleek garatu behar zituzten jarduerak azaltzen; bestea Haur Hezkuntzako ikasleak sei txokoetara eraman eta laguntza emanez, froga guztiak ahalik eta ondoen gainditzeko asmoz. 
Haur Hezkuntzako ikasleek, haien laguntzaileen eskutik helduta, ilusio handiz eta indar guztiekin parte hartu dute txoko guztietan.
Pinotxo txokoan, gezurrak harrapatu eta puxikak astindu dituzte.
Toy Story txokoan, jostailu bihurtu dira.
Dalmata txokoan, hamaika modutan zenbakiak irudikatu dituzte
Puntu txokoan, Peter H. Reynolds-ek idatzitako ipuina entzun ondoren, haien puntuak marraztu eta txukundu dituzte.
Ipuin Nahasiak txokoan, lau ipuinetako zatiak sailaktu eta ordenatu dituzte.
Piratak txokoan sartzeko ezinbestekoa zen pirata izatea, hori dela eta buruan txano jarri, sorbandan loro koloretsua kokatu eta eskuan ezpata hartu ondoren, Morgan pirataren altxoarraren bila joan dira. Altxorra topatu duten lekuan azken argazkiak egin ditugu.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

AUXIBAN EGONALDIA EDERRA

LAU EGUN ZORAGARRI, AUBIXAN!!!

Elgoibarren oso ondo pasatu genuen 28-ok (27 ikasle, irakasle, monitore eta talde bera) kirol eta jolas desberdinak egiten. Joku horiei esker, dibertitzeaz aparte, asko ikasi genuen.
Monitoreekin oso gustura egon gara, batez ere Amaiarekin, bere energiak guztiok mugitzen gintuelako.


Monitoreei eskerrak eman nahi dizkiegu, gurekin lan handia egin dutelako. Etxeak, nahiz eta zaharra eman eta zaratatsua izan, oso paisaia politak zituen inguruan eta barruan, oso giro lasaia eta maitagarria eskeintzen zigun.
                                    
 Iraitz, Janire , Kepa eta Eneko Amor (2D2)


AUBIXA tik ZERURA

Ikasturte hasieran, 2D2 ko ikasleak Elgoibarreko Aubixa barnetegira joan gara. Lau egun igaro ditugu han, irailaren 22tik-25era.
Elgoibarrera joan gara euskera bultzatu, ondo pasatu eta gure arteko harremanak hobetzeko nahian.
Han mota askotako ekintzak eta jokuak zeuzkaten prestatuta eta guztiok guztietan parte hartu dugu. Lau egunetan zehar taldeko giroa asko hobetu da, elkar hobeto ezagutu dugulako.

Aubixan monitore bikainak topatu ditugu. Asko lagundu eta zaindu gaituzte, haiek eta etxeko langileek ere bai.
Baserria oso handia zen. Goiko aldean bazegoen izugarrizko logela eta han guztiok elkarrekin egin dugu lo. Lehenengo solairuan bazeuden  monitoreen bulegoak, komunak, egongela eta zapatilen gela. Behealdean sukaldea eta jangela zeuden.
Hara joatean helburu batzuk geneuzkan, gehienak bete ditugu, batez ere ondo pasatzearena.                                                    
  Fatima, Iker, Iraia eta Aris  


AUXIBAN ELKAR EZAGUTZEN

GUZTIOK Elgoibarren

2. D taldeko 25ak astelehenean (irailak 22) autobusean sartu ginen, lau egun Aubixan pasatzeko prest. Oso urduri geunden eta guztiok hitz egiteari ez genion uzten. Azkenean, Aubixara ailegatu ginen, ordubete bat autobusean pasa ondoren.


Etxe barruan argazki batzuk atera zizkiguten eta monitoreek etxeko arauak azaldu zizkiguten. Geroago jolasak egiten eta monitoreak ezagutzen hasi ginen.
Monitoreak oso jatorrak izan ziren gurekin eta haien seme-alabak izango bagina bezala tratatu gintuzten.


Nahiz eta aste horretan eguraldi oso ona ez egin, oso ondo pasatu genuen denetarik egiten: jolasak, futbola, futbolina, pinpona, abalorioak, txangoak, dantza, mendia..., elkar hobeto ezagutzeko ekintzak, taldeka lan egin...Nahiz eta joku eta ekintza batzuk gogorik gabe hartu, azkenean guzti-guztiak dibertigarriak izan dira.
Oso esperientzia ona izan da eta askoz hobeto elkar ezagutzen dugu orain. Benetan dibertigarria eta polita.   Mila esker!!

Ana, Gabriel, Gorka eta Jone.      2014-10-01          2D2


AUBIXAN? PRIMERAN!
Iritsi ginenean ez genekien zer egingo genuen, baina monitoreen aurpegiek berehala erakutsi ziguten ondo pasatuko genuela,eta horrela gertatu zen.
Asko ikasi dugu,batez ere, taldean lan egiten dugunean, guztia errazago suertatzen dela.
Monitoreek oso ondo antolatu dituzte jokuak,erronkak,ariketak etabar.

Gure euskara hobetu dugu, gehiago erabiltzen. Aubixan sentimendu asko atera ditugu.
Erronkak oso interesgarriak izan dira eta taldean lan egiten ikasi dugu.
Jokuetan guztiok ondo pasatu dugu, baita Teresak ere.

RUBEN, MARINA,JON ANDER eta  HELENA     2014/10/08

2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

IrAkUrBeNtUrA,bihotzez ikasten

Apirilaren 7an berriro DBH 2Bko ikasleak joan ginen Arteagabeitia ikastetxera, Irakurbentura proiektuari zegokion bigarren topaketa burutzeko asmoz.
Topaketa honetan bi ipuin lantzea zen helburua.
Lehenengo ipuinak satortxo baten gorabeharak aztertzen ditu, eta, umeei irakurri ostean, irudiak eta izenak parekatzeko ariketa baten bidez mintzamena garatu genuen.
Jarraian, hiru txerritxo etxegileei gertatutakoa kontatu ondoren, taldeko liburuxka ekoiztea proposatu genien.
Horra hor elkarlana: guztion artean gertaerak ordenatu, margotu, izenburua txukundu, irudiak orrialdetan egokitu eta irudi  bakoitzari azalpena gehitu patzientza handiz, gurasoek gero irakur dezaten.