Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekintzetako bat aurrean duzuen hau izan da.
4D1 taldekoek ipuin tradizionalak moldatu dituzte.
Denok txikitatik ezagutzen ditugun ipuin unibertsalak aldatu eta istorioaren funtsa mantendurik ere, ikuspuntu berria eskaintzen digute. ISTORIO ZAHAR-BERRI HAUEK IRAKURTZEKO GOGORIK BAI???
Aladino, Txanogorritxo, Ederra eta Piztia, Hansel eta Gretel, Ahatetxo Itsusia, Alice Lurralde Miresgarrian eta Hiru Txerritxoak.
BERTSIO BERRIAK!!!
irakurmena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irakurmena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea
2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea
IrAkUrBeNtUrA,bihotzez ikasten
Apirilaren 7an berriro DBH 2Bko ikasleak joan ginen Arteagabeitia ikastetxera, Irakurbentura proiektuari zegokion bigarren topaketa burutzeko asmoz.
Topaketa honetan bi ipuin lantzea zen helburua.
Lehenengo ipuinak satortxo baten gorabeharak aztertzen ditu, eta, umeei irakurri ostean, irudiak eta izenak parekatzeko ariketa baten bidez mintzamena garatu genuen.
Jarraian, hiru txerritxo etxegileei gertatutakoa kontatu ondoren, taldeko liburuxka ekoiztea proposatu genien.
Horra hor elkarlana: guztion artean gertaerak ordenatu, margotu, izenburua txukundu, irudiak orrialdetan egokitu eta irudi bakoitzari azalpena gehitu patzientza handiz, gurasoek gero irakur dezaten.

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea
IRAKURBENTURA PROIEKTUA, lehenengo topaketa
Ikasturte hasieran DBH 2B1ko ikasleei HH-LH ikastetxe batean irakurmenari dagozkion hainbat jarduera garatzea proposatu genien euskara irakasleok.
Ikas-proiektu honek ikasleen euskararen ezagutza eta erabilera hobetzea du helburu nagusia.
Lehenengo topaketa euskararen egunean izan zen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)