irakurketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irakurketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Irakurbentura, bigarren topaketa

Badirudi ikasteak noizbehinka abentura kutsua izan behar duela. Horixe da gure asmoa Irakurbentura proiektuarekin, behar hori asebetetzea.
Bigarren aldiz elkartu dira Irakurbenturan parte hartzen duten ikasleak.
Bigarren topaketa honen sekuentzia garatzerakoan, elkarlana eta komunikazioa izan dira ardatz nagusiak.
Lehenengo ariketan, bost urteko ikasleek puzzle bat osatu ondoren,  ipuinaren protagonistari dagozkion ezaugarriak jakinarazi eta komentatu dizkiete DBHko ikasleek,
Jarraian ipuinean agertzen diren beste pertsonaiei buruz aritu dira, horrela animalien irudiak beren izenekin eta beren onomatopeiekin lotu dituzte.
Egora egoki honetan DBHko ikasleek ipuina kontatzeari, antzezteari ekin diote. Hor ikasgelan hainbat aldiz entsaiatutako lana bost urteko ikasleentzako sorpresa atsegin bihurtu dute.
Ipuina entzun ostean, ulermena bermatzeko sei egoera kronoligikoki ordenatu eta birpasatu dituzte.
Irudimena trebatzeko, txotxongilioak egiten erakatsi diete lagun nagusiek. Hor animaliak kolorez bete dituzte.
Bukatzeko bost urteko ikasleek egindakoaren balorapena adierizi dute pastel batean.
Amaiera goxo-goxo merezi izan du topaketa honek.


2015(e)ko urtarrilaren 17(a), larunbata

Bikoteka irakurtzen, ikasleentzako formazioa

Bikoteka Irakurtzen programan parte hartzen dugunok badakigu nolako garrantzia duen ikasleek formazioa garatzeak. Hori dela eta, atzo DBH 1go mailko bi ikasle taldek bigarren formazio saioa garatu zuten.
Lehendabizi,  programari dagozkion ideia nagusiei buruz hausnartzeko asmoz, fitxa batean idatzi zuten nolako ezaugarriak izan behar dituen bai irakasle on batek bai ikasle on batek.
Jarraian, geure ikasleek programak proposatzen dituen urratsak ahalik eta ondoen barnera ditzaten, kartulina batean prozesuaren garapena idatzi zuten gida baten itxura emanez.
Bukatzeko, aukera izan zuten, guztiok aldi berean  irakurtzean, sortzen den ikasgelako "ahotsa" entzuteko