ipuingintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ipuingintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Ordubete magikoa Nerea Astorekarekin

Gaur, otsailak 24, Nerea Astoreka etorri zaigu klasera eta hainbat truko erakutsi dizkigu umeekin nola jokatu jakiteko. .
Martxoan Artegabeitiako ikasleei ipuin bat kontatuko diegunez, truko batzuk erakutsi dizkigu.Xabier
Nik badakit  lotsatia naizela,  baina seguru nago lotsa galduko  dudala umeen aurrean heltzen naizen momentuan. Eneko  Arcos
Umeei pertsonaia gaiztoak agertzen diren ipuinak izugarri gustatzen zaizkie eta marrazki asko dutenak ere bai. Hala ere, ez zaizkie batere gustatzen eskolarekin erlazionaturik daudenak. Jone
Ordua amaitu zenean , ez nuen nahi etxera joan. Eneko Amor Díaz
Gaur goizean Nerea Astoreka etorri zaigu, eta berak esandako gauza batek harritu nau: umeei ez zaizkiela ipuin modernoak gustatzen, tradizionalak baizik. Uxue
Nereak gurekin gauza asko konpartitu zituen, baina gauza guztietatik niri gehien gustatu zitzaidana izan zen txotxongiloena Valentina
Nire ustez guztiok ondo pasatu genuen eta berriro etorriko balitz pozik egongo nintzateke. Irune
Mila teknika daude, baina oso interesgarria iruditu zait nola lortu ahal duzun umeen  begiradak zuk nahi dituzun lekuan jartzea.Kepa
Nik orain lortu behar dudana  nire lotsa umeen aurrean gainditzea da. Aris
Ilusioa ikusten badute, haiek ere interesatuta egongo dira eta beren arrea matenduko dute.Iker Amor
Oso baliagarria suertatu zaigu. Eskerrik asko Nerea! Espero dut gure klasera bueltatzea! Iraia  

2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Euskararen eguna-Zaharrak Berri

Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekintzetako bat aurrean duzuen hau izan da.

4D1 taldekoek ipuin tradizionalak moldatu dituzte.

Denok txikitatik ezagutzen ditugun ipuin unibertsalak aldatu eta istorioaren funtsa mantendurik ere, ikuspuntu berria eskaintzen digute. ISTORIO ZAHAR-BERRI HAUEK IRAKURTZEKO GOGORIK BAI???

Aladino, Txanogorritxo, Ederra eta Piztia, Hansel eta Gretel, Ahatetxo Itsusia, Alice Lurralde Miresgarrian eta Hiru Txerritxoak. 

BERTSIO BERRIAK!!!

2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

IPUINGINTZA SAIOA JR JIMEMEZ ESKOLAN


Urte hau nire lehenengo urtea izan da ipuingintza taldean. Ipuingintzan ipuin bat sortzen dugu 4 eta 5 urtetako umeentzako eta gero antzezten dugu. Oso ondo pasatu dugu ipuina sortzen, Gozokilandia izenekoa. 
Gure irakaslea,Iraide, oso atsegina da esta horrek dena errazten du. Bost alditan antzeztu dugu ipuina: Munoa, Juan Ramon Jiménez, Ibaibe ikastetxetetan, Gurutzetako jaietan eta Alkartu ikastetxearen ondoan. Ipuina antzetean ume baten irribarrea ikustea sari hoberena da. 
 Irene Orol


2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

NEREA ASTOREKA-k ekarritako maleta


Oso maleta berezia zen. 
Ipuinez, panpinez eta txontxongiloz beteta zegoen maleta ireki bezain pronto, panpinak aulkietan eserita, txontxongiloak lurrean etzanda eta ipuinak  ikasgela erdian pilatuta geratu ziren, ikasleen zain agian.
Horrelako hasiera  eman dio saioari. Dirudienez, entzuleen arreta erakartzea da ezinbesteko helburua.
Irakurbentura proiektua dela-eta, Nerea Astoreka DBH2B1 ikasgelan egon da. Ipuinak kontatzeko orduan hainbat aholku eta truko azaldu digu. Teknika eta bihotza elkartuz gero, ipuinak trebatzeak ikasleen formazioa hobetzen du arlo askotan, batez ere komunikazioan eta autonomian. Horretan gaude eta.