elkarlana. ikasleentzako formazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
elkarlana. ikasleentzako formazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

PBL PIZTU JARDUNALDIETAN parte hartu dugu

PBL PIZTU Jardunaldi pedagogikoetan parte hartu dute gaur gure institutuko sei ikaslek. Berritzeguneak antolatutako bi aretoetan zeuden HH-LH eta DBH-ko irakasleei azaldu diete nolakoa den ikasleen rola PBLko proiektu batean.  
Aurkezpena egin ondoren, zehaztu dute esparru honetako ildo nagusia, hau da, ikasleek haien ikasteko prozesuan elementu aktiboa izan behar dutela, ikasleak, esan duten moduan, "protagonistak" izanik. Hori lortzeko asmoz, hasieratik haien barne formazioa bermatu behar da, bost urtekoekin elkartzerakoan, ziurtasun osoz prestatutakoa trebatzeko.
Haiek izandako barne formazioa eta topaketei zegokien prestakuntza azaltzearekin batera, balorapenak adierazi dituzte.
Bukatzean, aukera ederra izan dute entzuleen galderak erantzuteko eta  prozesuan izandako emozioak komentatzeko.
Pozgarria izan da gure ikasleen jarrera,  lehenengo momentutik jardunaldi hauetan parte hartzeko prest egon dira,  esfortzua eta denbora beti irribarrez emanez.


2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

GAOEko IKASLEAK - RCP ETA KDA IKASTAROA


Maiatzaren 7an GAOEko ikasleok goiz erdia eman genuen Gurutzetako Ospitalean. Ikastaroan Oinarrizko Bihotz-Birikien Berpizte (RCP) teknika ezagutu genuen, eta  KDA - DEA  desfibriladorak erabiltzen ikasi genuen. Gainera, bertoko arduradunek Gurutzetako Ospitala birtuala erakutsi ziguten. Bertan, Medikuntzako ikasleek praktikak egiten dituzte hainbat arazoei egokitutako aparatu birtualekin. Adibidez, gure ikasleek besikula baten ebakuntza txiki bat egin zuten laparoskopia teknika erabiliz.
Oso esperientzia emankorra izan zen, eta hurrengo urteotan errepikatzea espero dugu. Beste alde batetik, eskerrak eman nahi diegu bertan egon ziren arduradunei.

Eskerrik asko Aitziber eta Fermin!!

* Honako esteka honetan argazkiak dauzkazue:

https://plus.google.com/photos/100101298660326891485/albums/6147895687822548865?authkey=CL-g0avysf6wRQ

2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

SANTA AGEDA

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, institutuko ikasleak Santa Agedari abesteko batu ziren. Hasiera batean DBH 3. mailako ikasleak Gurutzetako kaleetan zehar abesteko asmoa zeukaten, baina egun horretan izan genuen edurtza handia kontutan hartuta institutuan egin zuten. DBH 1. eta 2. mailako ikasleek ere errekreo orduan institutuan bertan egin zuten. Hona hemen egun horretako bideoa:


2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

OSASUNA, KIROLA ETA ELIKADURA INSTITUTUAN

2. batxilergoko GAOEko ikasleak proiektu batean aritu gara azken hilabeteetan, Gurutzetako Institutuko ikasleen elikadura, kirol jarduerak, ohiturak eta norberaren irudia eta pertzepzioa nolako dan jakiteko.
Proiektua aurrera eramateko  honako urratsak  bete ditugu:

Lehenengoz, inkesta bat prestatu genuen (Bizkaiko Foru Aldundiak Kultura Sailak egindako lan batean oinarrituta); geroago, guk emandako datuak konparatu genituen.
Ekintza hori egin eta gero, taldeetan antolatu ginen, eta gure ustez zeintzuk ziren galdera inportanteenak idatzi genituen.
Ondoren, irakasleekin bilera batean azaldu genuen zer nolako funtzioa izango zuen gure proiektuak.
Geroago, ikasleei aurkeztu genien gure proiektua, eta informatika gelan ordutegiak antolatu genituen erantzunak ordenagailuetan eman ahal izateko. Azkenik, bildutako datu guztiak estadistikoki aztertu genituen.
Gure ustez, lan hau oso erabilgarria izan daiteke institutuko ikasleen ohiturak ezagutzeko. Gainera, balio handiko materiala izan daiteke etorkizunean egin ahal diren lanetan.

Honako helbide honetan dauzkazue gure lanaren emaitza guztiak:


Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

ANTZERKI HIZKUNTZA

2. DBHko 2B1, 2B2 eta 2D1 taldeek Hiritartasuna ikasgaiaren barruan, lehenengo hiruhilekoan Antzerki Hizkuntza landu dute. Proiektua normalkuntza planaren barruan sartzen da, eta aldi berean antzerkia eta hizkuntza (euskara) lantzen ditu. Hau da, jarduera desberdina eginez euskaraz hitz egiten trebatzen dira ikasleak. Klaseetan zehar antzerkiarekin lotutako ariketak egiten joan dira, eta ondorio bezala antzerki lan bat prestatu eta antzeztu dute taldeek. Urtarrilaren 16ean lan hauen aurkezpena izan zen El Bosco-ko eskolan, bertan parte hartu zuten ikastetxe desberdinetako ikasleek, IES CRUCES BHIkoak barne. Hemen gure ikastetxeko taldeen antzezlanaren irudi batzuk.





2015(e)ko urtarrilaren 17(a), larunbata

Bikoteka irakurtzen, ikasleentzako formazioa

Bikoteka Irakurtzen programan parte hartzen dugunok badakigu nolako garrantzia duen ikasleek formazioa garatzeak. Hori dela eta, atzo DBH 1go mailko bi ikasle taldek bigarren formazio saioa garatu zuten.
Lehendabizi,  programari dagozkion ideia nagusiei buruz hausnartzeko asmoz, fitxa batean idatzi zuten nolako ezaugarriak izan behar dituen bai irakasle on batek bai ikasle on batek.
Jarraian, geure ikasleek programak proposatzen dituen urratsak ahalik eta ondoen barnera ditzaten, kartulina batean prozesuaren garapena idatzi zuten gida baten itxura emanez.
Bukatzeko, aukera izan zuten, guztiok aldi berean  irakurtzean, sortzen den ikasgelako "ahotsa" entzuteko