elkalana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
elkalana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 2020ko Euskaraldiaren baitan etorri zaigu aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskaraldiaren lemarekin bat eginez Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ospatu dugu aurtengo abenduaren 3a; pandemiak baldintzatuta egon bagara ere, 4. DBHko ikasleek batxilergoko ikasleentzat prestatutako gynkanan ederto pasa genuen!

Hemen daukazue egun berezi honetako laburpen bideoa ikusgai!

2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Ekainak 17, hirugarren topaketa El Pilar ikastetxean

Ikasturteari bukaera ederra emateko aukera paregabekoa izan dugu, El Pilar ikastetxean, Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dugulako.
Hasierako hamabost minutuak txokoak egokitzen eta LHko ikasleei azalpenak ematen igaro dira.
Hurrengo ordubete txokoz txoko ibili gara :
  • Orduak erlojuetan kokatzen
  • Gorputzarekin zenbaki kapikuak irudikatzen 
  • Adimen espaziala trebatzeko koloredun gomak luzatzen 
  • Segidak betetzen
  • Besoak eta hankak mugitzeko zenbaki bikoitiak eta bakoitiak erabiltzen
  • Logikari ekinez asmakizunak ebazten
Orain dela bost urte proiektu hau martxan jarri genuen, eta topaketa honetan, aurrekoetan bezala, bihotzez egiten dugunak ahaztezin bihurtzen gaituela ik💕si dugu.



2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

ELKAR@BENTURA, hirugarren topaketa

Atzo, ekainaren 20a,  DBHko ikasleentzat ikasturte honen azken eguna izateaz gain, DBHko2Akoek betirako gogoratuko duten eguna izango da.
Elkar@bentura hirugarren topaketa garatu zuten Ibaibe ikastetxean.
Topaketa honek dituen helburu nagusiak honako hauek dira:
- Autonomiaz txokoak bideratzea.
- HHko ikasleen elkarlana kudeateza
- Ardura eta kemena ardieraztea

2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

NUTRIZIO SISTEMA DBH 3Bkoen eskutik

Nutrizio funtzioa hobeto ulertzeko , DBHko 3 Bko ikasleek funtzio horretan parte hartzen duten lau aparatuei buruzko bideoak egin dituzte. 
Nutrizio ez baita bakarrik elikagaiak liseritu, mantenugaiak eta oxigenoa zeluletara eraman behar dira eta hondakin metabolikoak eta CO2a zeluletatik eta gorputzetik kanporatuak izan behar dira. 
Hori guztia burutu ahal izateko digestio aparatua, arnas aparatua, iraitz aparatua eta zirkulazio aparatuak beharrrezkoa ditugu, hau da, nutrizio funztioa burutzeko beharrezkoak diren 4 aparatuak.




2018(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

MATE@bentura El Pilar ikastetxean big@rren topAketa

Martxoaren 6an DBHko 3Ako ikasleek mate@benturari dagokion bigarren topaketa garatu dute El Pilar ikastetxean.
Topaketa honek dituen helburuak ondorengoak dira:
  • Erabakiak hartzeko estrategiak kudeatzea
  • Logikaren bidez ahalik eta informazio gehien lortzea
  • Arreta ondo bideratzea
  • Autonomia areagotzea
Helburu hauek bideratzeko, proposatutako ariketak hainbat arlokoak izan dira: kalkulu metala, adimen espaziala eta sudokuak...hauek ebatsi ondoren hara zori😊ntasuna!!  Hobeto esanda, hara auton💫mia!

2018(e)ko otsailaren 12(a), astelehena

Frida Kahlo-rekin balore etikoak trebatzen

DBH 3Dko ikasleek bi saiotan Frida Kahlo-ren bizitza eta artea landu dituzte.
Lehenengo saioan informatika gelan artistari buruzko informazioa bilatu dute.
Bigarren saioan, aukeratutako informazioa aztertu ondoren, ikasle bakoitzak burura etorritako hitza aipatu eta emakume honen irudiak txukuntzeari ekin diote.
Hor daude hien eskuetatik sortutako Frida guztiak, elkarri begira...