2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea
2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea
NANOGUNEA, SAN TELMO eta ZIENTZIA MUSEOA egun batean
Fisika et Kimika Mintegiak Batxilergoko ikasleekin Donostian jarduera osagarri hau egiteko egin zuen proposamena,.
Haien programa zehatza zen. Lehenengo orduan Nangogunea bisitatu eta, handik atera bezain pronto, Zientzia Museora igo elektrizitateari dagokion tailera eta bisita gidatua egiteko asmoz.
Latin ikasgaia lantzen dutenei proposamena luzatu zitzaien aldaketa batekin, lehenego orduan San Telmo Museoan irreki berria zen erakusketa bisitatzea.
Letretakoen eta zientzietakoen arteko betiko banaketa elkarlanaren bidez konpodu omen da.
2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea
D.B.H 4 mailako teknologiako ikasleak "El Pobaleko" burdinolan.
Otailaren 7an 4. mailako teknologiako ikasleak "el Pobaleko" burdinola bisitatzera joan ziren.Bisitarekin batera "Euskera Landuz" tailerra egin zuten, Teknologia ikasgaia eta Hizkuntz Normalkuntza proiektua bateratuz.
2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea
KIMIKA BIZIRIK DBH 4 mailakoak
Urtarrilaren 21ean DBHko 4 mailako Fisika eta Kimikako zortzi ikasle joan ginen Leioan dagoen Zientzia Fakultatera. Hantxe zenbait saiakuntza burutu genuen, nylona fabrikatu genuen besteak beste, eta baita detektibe kimikoaren lana ezagutu ere.
2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena
KIMIKA BIZIRIK
KIMIKA BIZIRIK
Gaur goizean
batxilergoko bigarren mailako zientzietako ikasleok EHUn egon gara, zientzia
eta teknologia fakultatean. “Kimika bizirik” proiektuan parte hartu dugu,
helburutzat zientziarekiko interesa sustatzea daukana. Jarduera hauek egitea
oso interesgarria iruditzen zait gure etorkizunean bideratzeko laguntzen
baikaituzte. Gainera irteera hau gogorarazi digu kimika ez dela bakarrik
problemak eta ekuazioak paper batean egitea, klasean ohituta gauden bezala,
kimika laborategian lantzea askoz dibertigarriagoa eta adierazgarriagoa da,
gauzen zergatiak ikusi eta ulertzeko.
Laborategian 4 orduz
egon gara praktikak egiten, batzuk guretzat berriak eta ikusgarriak izan
direnak, beste batzuk klasean ikusita genituen. Esaterako nitrogeno
likidoarekin egindakoa duela bi urte institutuan egin ziguten, baina hain
ikusgarria denez gero lehen aldiz ikusi genuen beste gustatu zaigu. Oso
eramangarria izan den beste bat nylonarena izan da. Nylonezko zuntzak lortu ditugu
hexametilen-diaminaz eta sebakoilo kloruroz abiatuz. Txanpon batzuk kolorez
aldatu ditugu NaOH eta zinkaren laguntzaz eta kromatologiaren inguruan
esperimentu batzuetan aritu gara.
Atsedenerako tarte bat utzi digute non argazkiak eta
tortilla pintxoa ez dira falta izan!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)